(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2019. urtean, nekazaritzako aseguru-poliza konbinatuak kontratatzeko, 3,6 milioi euroko laguntzen deialdia egin da osteguna, 2019.eko urtarrilak 10


Aseguru horien helburua da aurkako baldintza meteorologikoek eragindako errentaren galera ekonomikoa konpentsatzea


Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak 3.650.000 euroko laguntzen deialdia ireki du 2019ko Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planari dagozkion aseguru-polizak kontratatzeko. Deialdia gaur argitaratu da NAOn, eta horren helburua da Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 40. Planari (2019 Plana) dagozkion nekazaritzako aseguruak harpidetzen dituzten nekazariei eta abeltzainei laguntzak ematea; aseguru horiek Nafarroako Foru Komunitateko lurraldearen barnean dauden nekazaritzako ondasunentzat izango dira.

Modu horretan, aseguru horien bitartez, ustiapenaren titularraren borondatearen kontrako gorabeherek eta gertatutako aurkako baldintza meteorologikoek eragindako galerak konpentsatu nahi dira; tartean egon daitezke kazkabarra, uholde-euriak, uholdeak, harri-erauntsia edota abereek izandako istripuak, zenbait eritasun eta ustiapenetik hildako animaliak eramatea.

Nekazaritza-sektorean diru-laguntza izan dezaketen ildoak ondorengo ustiapenetan handituz doazen estaldurak dituzten aseguruentzat izango dira: frutagintzak, estalitako baratzak, aire libreko baratzak, udazken-negu ziklokoak; laborantza belarkara estentsiboak; fruitu lehorrak; kakiondoak eta bestelako fruta-arbolak (kiwia eta elorri beltza); ardogintzarako mahatsa; olibariak; gereziak; aire libreko baratzak, udaberri-uda ziklokoak; eta segidako zikloak.

Abeltzaintzari dagokionean, honako ustiapen hauen aseguruek izango dute diru-laguntza: ugalketako eta hazkuntzako behi-hazienda; ardi-hazienda eta ahuntz-hazienda; plazako behiak; gizentzeko behiak; larreen galera bidezko konpentsazioa; balorazio genetiko altuko behi-hazienda; taldea; haragitarako hegaztiak; arrautzetarako hegaztiak; ugalketako behi-hazienda; eta txerri-hazienda.

Azkenik, ustiapen berriztagarrian eta ez berriztagarrian hildako animaliak suntsitzetik eratorritako gastuak estaltzeko aseguruek ere izango dute diru-laguntza.

Diru-laguntzaren xedeko polizen kontratazioan sartuko dira 2019. urte osoan zehar eta 2020ko lehen seihilekoan egindakoak. Nekazaritzako aseguru horiek harpidetzearekin, diru-laguntzaren eskaera egintzat emango da, betiere Nekazaritza Ministerioak ezarritako harpidetza-denboraldien barnean egiten bada.

Onuradunak eta diru-laguntzaren zenbatekoa

Laguntzak honako hauek eskuratu ahal izango dituzte: aseguru-poliza kontratatzen duten eta nekazari profesionalaren baldintza duten (nekazaritzako gizarte-segurantzara kotizatuaz) nekazariek eta abeltzainek; aseguru-poliza kontratatzen duten Kooperatibetako laborantza komuneko atalek eta lehentasunezko ustiapenek; eta ustiapenean hildako animaliak suntsitzetik eratorritako gastuen estaldurari buruzko 415 lineako aseguru-poliza duten abeltzainek.

Herri Administrazioek emandako diru-laguntzen zenbatekoak ezingo ditu inola ere gainditu Europar Batasunak 2014tik 2020ko nekazaritza eta baso sektorera aplikatzeko emandako Gidalerroetan ezarritako mugak. Modu horretan, nekazaritzako eta abeltzaintzako aseguruei dagokienez, ezingo dute gainditu primaren ordainagiriaren zenbateko osoaren %65a. Ustiapenean hildako animaliak jasotzeko eta suntsitzeko aseguruei dagokienean, berriz, ustiapen bakoitzeko ezingo du gainditu primaren ordainagiriaren kostuaren %90a. Bi kasuetan, ez dira kontuan hartzen errekarguak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa