(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Epea ireki da ikastetxeetan esnea banatzeko diru-laguntzak eskatzeko osteguna, 2019.eko urtarrilak 10


EBek oso-osorik finantzatuta, aurtengo ikasturtean 21 astetan zehar burutuko da


Nafarroako Gobernuak epea ireki du ikastetxeetan esnea banatzeko diru-laguntzak eskatzeko. Programa oso-osorik Europar Batasunak finantzatzen du, eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat izango da. Aurtengo ikasturtean, 21 astetan zehar burutuko da.

Horrela jasotzen da Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emandako ebazpenean; ebazpena gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan esnea banatzeko baimendutako hornitzaileek laguntza horiek eskuratu nahi badituzte, eskaera 10 eguneko epean aurkeztu ahal izango dute; hots, urtarrilaren 24ra bitarte.

Onuradunak esklusiboki hautatuko dira 2018/2019 ikasturterako parte-hartzeko adierazpena aurkeztutako erakundeen artean.

Esnea banatuko zaie Hezkuntza Departamentuak hautatutako 80 ikastetxeko gehienez Haur Hezkuntzako 2. zikloko 4.500 ikasleri eta Lehen Hezkuntzako 7.500 ikasleri. Planaren helburua da ikasleei anoa bat edo bi esne oso ematea; hau da, termikoki tratatua, litro 1eko edo gehiagoko ontzietan. Ikasleko 0,20 litro esne banatuko da Haur Hezkuntzako ikasleen kasuan eta 0,25 litro Lehen Hezkuntzakoei dagokienean, betiere kontuan hartuta, laktosarekiko intolerantzia duten ikasleak. Esnearen lehen banaketarekin, banatzaileek polipropilenozko plastikozko edalontzi berrerabilgarriak banatuko dizkie ikastetxeei.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa