(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Informazio Zentroa eta Enpresak Sortzeko Sarearen barruan lehenbiziko Ekintzailearentzako Arreta Gunea martxan jarri du ostirala, 2019.eko urtarrilak 11


Garapen Ekonomikoko Sailaren egoitzan dago bulegoa, eta bertatik ekintzaileei eta enpresei informazio-, dokumentuen izapidetze- eta aholkularitza-zerbitzuak ematen zaizkie.


Nafarroako Gobernuak Garapen Ekonomikoko Sailaren bitartez Informazio Zentroa eta Enpresak Sortzeko Sarearen (CIRCE) barruan lehenbiziko Ekintzailearentzako Arreta Gunea jarri du, eta zerbitzuen artean, enpresaren forma juridiko zehatz batzuk eratzeko eta martxan jartzeko izapideak telematikoki egitea ahalbidetuko da, inplikatutako erakunde guztiekin harremanetan egotean.

Momentuz, enpresariak lehen fase honetan Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta eman dezake, baina xedea Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren laguntzarekin gaitu diren bulego hauetan informazio-, dokumentazioen izapidetze- eta aholkularitza-zerbitzuak ematearen bidez edozein enpresa motari hastapena eta amaiera ematen laguntzea da. Zerbitzu horiek ekintzaileei eta enpresei zuzenduta daude bereziki.

Ekintzailearentzako Arreta Gunea Iruñean dago, Garapen Ekonomikoko Sailaren egoitzan (Tomas Caballero parkea 1, Fuerte del Príncipe II eraikina, 4. solairua), eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin sinatutako hitzarmenaren emaitza da. Aurreikusita dago laster Ekintzailearentzako Arreta Gune gehiago zabaltzea.

Ekintzailetzarako eta enpresentzako laguntza eta sustapenari buruz informazio gehiago nahi duenak www.navarraemprende.com helbidea eta lotura kontsulta ditzake.

Arreta Gune honetan RETAn alta eman nahi duenak aurretiaz hitzordua eskatu behar du 848 426 100 telefono-zenbakira deituta edo asesoramientoempresas@navarra.es helbide elektronikora idatzizko eskaera bidalita.

Ekintzailearentzako Arreta Guneei buruz

Ekintzailearentzako Arreta Guneek misio bikoitza dute. Batetik, ekintzaileei enpresa-ekimenak definitzen laguntzea eta enpresaren lehenengo bost urteetan informazio- eta aholkularitza-zerbitzuak ematea.

Bestetik, enpresa eratzeko izapide administratiboari hasiera ematea Agiri Elektroniko Bakarraren bitartez.

Ekintzailearentzako Arreta Guneei buruzko informazio gehigarria hemen:


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa