(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Pirinioez bestaldeko Konferentzia Atlantikoarekiko atxikimendua gauzatu du ostirala, 2019.eko urtarrilak 11


Helburuak dira Bidasoa ibaiaren bi aldeen artean lankidetza sustatzea, herritarren eguneroko arazoak ebaztea erraztea eta mugaz haraindiko proiektuak bultzatzea


Ollo kontseilaria PBKA osatzen duten agintarien aurrean sinatzeko unean.

Ollo kontseilaria PBKA osatzen duten agintarien aurrean sinatzeko unean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Pirinioez bestaldeko Konferentzia Atlantikoarekiko atxikimendua gauzatu du gaur, eta horren funtsezko helburuak dira Bidasoa ibaiaren bi aldeetako zerbitzu publikoen artean lankidetza sustatzea, eremu horretako herritarren eguneroko arazoak ebaztea erraztea eta mugaz haraindiko proiektuak bultzatzea.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollok gaur goizean parte hartu du erakundeak Baionan egin duen Batzar Orokorrean, eta, Nafarroa sartzeaz gain, hitzarmen berria eta Jarduera Plana aurkeztu dira 2019-2020 denboraldirako.

Hitzaldian, kontseilariak adierazi nahi izan du gogobetegarria dela Nafarroa foro horretara atxikitzea, “leku ezin hobea baita mugaz haraindiko lankidetzan koordinazioa indartzeko eta muga-inguruko arazo zehatzak konpontzeko”.

“Gai ugari jorratzen dira foro honetan, gure eguneroko eremuan ditugun gaiak: giza eskubideekin loturiko politikak, berdintasuna, osasuna, gure gelen kalitatea, gazteria, enplegua edo gure hizkuntzen sustapena”. Amaitzeko, “PBKAk elkarrekin hausnarketa egiteko balioko digu, bertan inplikatzen garen agenteen lankidetza-maila ezberdinetako baliabideak eta osagarritasuna optimizatzeko”.

Kideak eta funtzionamendua

Horrez gain, Pirinioez Bestaldeko Konferentzia Atlantikoa elkarrizketarako eremu bat da, mugaz haraindiko proiektuak koordinatzeko, informazioa partekatzeko eta lurraldean dinamika aktiboak aztertzeko. Bestalde, onartutako lege nazionalak txertatzeagatik eskatutako baldintzak aztertuko dira; izan ere, mugako eremuan Europako zuzentarauei jarraiki onartu dira.

Espainiaren aldetik, bere kideak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira. Frantziaren aldetik, Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluak eta Nouvelle-Aquitaine Eskualdeko Kontseiluak osatzen dute. Horrez gain, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak eta Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak parte hartzen dute.

Pirinioez bestaldeko Konferentzia Atlantikoa beren jarduketak koordinatzen dituzten kideen esparru bakoitzeko arduradunez osatutako gaikako lan-taldeen bidez aritzen da lanean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa