(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Memoriaren Institutuak eta Valle del Ebro BHI ikastetxeak baterako ikerketa-proiektuak aurrera eramaten lagunduko dute ostirala, 2019.eko urtarrilak 11


Sinatutako hitzarmenari esker erakundearen baliabide bibliografikoak erabili eta baterako ikerketa- eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuak sustatu ahal izango dituzte.


Ezker eskuin: Bake, Elkarbizizitza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia, Álvaro Baraibar; Valle del Ebro BHIko zuzendaria, Izaskun Ciriza; Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria, Ana Ollo; Nafarroako Oroimenaren Institutuko zuzendaria, José Miguel Gastón, eta ikastetxeko irakaslea, Pablo Ijalba. ( irudia handitu )

Ana Ollok Herritar eta Erakunde Harremanetarako kontseilariak eta Izaskun Cirizak Tuterako Valle del Ebro BHI ikastetxeko zuzendariak Nafarroako Memoria Institutuaren eta ikastetxearen arteko hitzarmena sinatu dute, bi erakundeen artean kooperazioa, lankidetza eta ikerketa-lanak sustatzeko helburuarekin.

Hitzarmenak, Ikerketa Batxilergoko (i+) ikasleei lana erraztea xede duenak, Nafarroako Memoria Institutuaren baliabide bibliografikoak erabiltzeko aukera ematen du. Horrez gain, bi erakundeetan baterako ikerketa eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuak sustatuko dira, eta, modu horretara, irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren eremuek kolaborazio zuzena ezartzeko aukera izango dute.

Ikastetxeak Batxilergoan ibilbide guztiekin bateragarria den hezkuntza-programa bat eskaintzen du, Ikerketa Batxilergoa izenekoa (I+). Programak berezitasun bat du, ordea; izan ere, ikasleek Batxilergoko bi mailetan haiek aukeratutako gai bati buruz ikerlan bat egin beharko dute, metodo zientifiko bat aplikatuta, eta, gero, azterlan hori aurkeztu, balora dezaten.

Bi erakunde sinatzaileek ikerketa berriak proposa ditzakete eta baterako jardueren hedapena eta ezagutza sustatuko dute.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak duela hiru urte abiarazi zuen Memoria duten Eskolen Programaren barruan sinatu zen hitzarmena eta Memoria duten Eskolak Nafarroako memoria historikoko tokien inguruan ikastetxeen sare-lana sustatzen duen hezkuntza-programa bat da. Programak hainbat hezkuntza-jarduera bultzatzen ditu, horien artean ikerketarena, etorkizuneko belaunaldiek memoria historikoa oinarri hartuta bizikidetza eraikitzen ikas dezaten. Valle del Ebro BHI ikastetxearekin sinatutako hitzarmenak lau urteko iraupena du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa