(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

275.000 euroko guztizko balioa duten laguntzak deitu dira arte eszeniko eta musikalen proiektuetarako ostirala, 2019.eko urtarrilak 11


Artem Pro eta Artem Festival enpresei eta profesionalei zuzenduta daude, eta eskaerak astelehenetik otsailaren 22ra bitartean aurkeztu ahalko dira


Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak enpresei eta profesionalei zuzendutako laguntza-deialdiak zabaldu ditu arte eszeniko eta musikalen zuzeneko ikuskizunak ekoizteko (Artem Pro) eta Nafarroan estreinatu edo ospatutako jaialdiak eta ekitaldiak antolatzeko (Artem Festival). Ambas deialdiak persiguen favorecer una oferta artística de calidad, diversa e innovadora, y de interés para todos los públicos.

Lehendabiziko deialdiak 230.000 euroko zenbatekoa du, eta horretaz profitatu ahalko dira 2019ko azaroaren 15a baino lehen estreinatutako proposamenak. Bigarren deialdiaren kasuan (45.000 euroko zenbatekoa tarteko), 2018ko azaroaren 2tik 2019ko azaroaren 1era bitarteko proposamenak izan daitezke onuradunak.

Bi kasuetan, eskaerak aurkezteko epea astelehenean hasi eta otsailaren 22ra arte luzatuko da.

Zuzeneko emanaldiak ekoizteko laguntzak

Artem Pro deialdiaren oinarrien arabera, eskatzaile bakoitzak proiektu bati buruzko proposamen bakarra aurkeztu ahalko du, eta horren zenbatekoa ez da izango, ezein kasutan, onartutako aurrekontuaren % 70etik gorakoa edo 25.000 eurotik gorakoa.

Deialdi honetaz profita daitezke Nafarroako Foru Komunitatean sortutako pertsonak edota 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera bertan erroldatuta daudenak; eta jarduera eszeniko edo musikalak egitea xede edo helburu sozial duten merkataritza sozietateak, sozietate zibilak, ondasun komunitateak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea, baldin eta horien helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean badago eta gutxienez 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera jarduera bertan egiten badute.

Diru-laguntza hauetatik baztertuta gelditu dira toki erakundeak, hauen erakunde autonomoak, nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak; Nafarroako Gobernuaren 2019ko aurrekontuetan kontu-sail izenduna duten entitateak; arte ikasketen ikastetxeak; musikako, dantzako eta beste arte arlo batzuetako eskolak eta/edo akademiak; irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak, entitateak; sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

Jaialdiak eta ekitaldiak antolatzeko laguntzak

Artem Festival deialdiaren oinarrien arabera, eskatzaile bakoitzak proiektu bati buruzko proposamen bakarra aurkeztu ahalko du, eta horren zenbatekoa ez da izango, ezein kasutan, onartutako aurrekontuaren % 70etik gorakoa edo 15.000 eurotik gorakoa.

Deialdi honetaz profita daitezke Nafarroako Foru Komunitatean sortutako pertsonak edota 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera bertan erroldatuta daudenak; jarduera eszeniko edo musikalak egitea xede edo helburu sozial duten merkataritza sozietateak, sozietate zibilak, ondasun komunitateak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea, baldin eta horien helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean badago eta gutxienez 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera jarduera bertan egiten badute.

Diru-laguntza hauetatik baztertuta gelditu dira toki erakundeak, hauen erakunde autonomoak, nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak; Nafarroako Gobernuaren 2019ko aurrekontuetan kontu-sail izenduna duten entitateak; Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan inskribaturik dauden museoen eta bilduma museografiko iraunkorren titularrak, aldi baterako baimenduta daudenak barne. Halaber, deialditik kanpo gelditu dira arte ikasketen ikastetxeak; musikako, dantzako eta beste arte arlo batzuetako eskolak eta/edo akademiak; irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak, entitateak; sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa