(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako fauna eta floraren kontserbazioa, Mehatxatutako Espezieen Katalogo berri batean ostirala, 2019.eko urtarrilak 11


Faunako 39 espezie eta florako beste 185 sartu dituzte foru dekretu proiektu honetan babes berezia emateko


Foru Gobernuak otsailaren 1era arte irekiko du Mehatxatutako Espezieen Katalogoa eta Nafarroako babes bereziko fauna eta florako Espezieen Zerrenda definitzeko kontsulta publikoaren aldia. Babes Bereziko Nafarroako Espezie Basatien Zerrendari loturiko Katalogo hori Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak onartu eta kontsulta publikoan jarri duen Foru Dekretu proiektu honen bitartez definitu eta babestuko da.

Zerrendan bildutako fauna eta flora basatiko espezieek “berariazko arreta eta babesa merezi dute beraien balio zientifiko, ekologiko eta kulturalagatik, bakantasun edo arrarotasunagatik eta mehatxu mailagatik", testuak dioenez. Dekretu proiektuan aurkeztutako hasierako zerrendak florako 185 espezie eta faunako beste 39 bildu ditu babes berezia emateko. Horiek guztiak ez zeuden jasota Mehatxatutako Espezieen Espainiako Katalogoan edo egoeraz aldatu dira, kalte-arriskuan egotetik desagertzeko arriskuan egotera igaro direlarik.

Jasotako espezieen artean, zuhaitz zaharren zur hilean bizi diren intsektuak, koleopteroak, hegaztiak eta saguzarrak sartu dituzte, izan ere, baso helduak Nafarroan hartzen ari diren garrantziaren ondorioz, nahitaezkoa da espezie horiek guztiak kontserbatzea. Desagertzeko arriskuan dauden espezieen artean, basoiloa eta basoilo txikia gisako estepako hegaztiak daude, baita eper grisa, eper zuria, aztore-arranoa, amiltxoria, apo pintatu iberiarra, bagrea, mazkar arantzaduna, karramarro autoktonoa, Gomphus Graslini sorgin-orratza eta perla-muskuilua.

Deskribapenaz, diagnosiaz eta argudioez gain, espezie bat zerrendan sartzeak, besteak beste, horiek “jaso, moztu, mutilatu, erauzi edo nahita suntsitzeko” debekua dakar landare-espezieen kasuan eta “hil, harrapatu, jazarri edo eragozteko debekua, baita habiak, bizitokiak edo ugalketarako, negualdirako zein atsedenerako lekuak narraiatu edo txikitzeko debekua ere”, animalien kasuan. Katalogoan sartu ondoren, Foru Administrazioak espezie horiek kontserbatu edo berreskuratzeko planak abiarazi behar ditu, denboran iraunkorrak izan daitezkeen populazioak bermatzeko xedez.

Ekarpenak, otsailaren 1era arte

Interesdun erakunde edo pertsonei ekarpenak egiteko eta hasierako zerrenda osatu eta aldatzeko aukera ematea da otsailaren 1era arte irekitako aldez aurreko kontsultaren helburua, betiere ondo argudiatu eta dokumentatutako informazioaren laguntzaz.

Nafarroako espezie babestuen oraingo zerrenda 1995ekoa da, urte hartan onartu baitzen fauna basatiko ornodunen lehendabiziko katalogazioaren Foru Dekretua, baita 1997koa ere, orduantxe onartu baitzen Mehatxatutako Floraren Katalogoari buruzko Foru Dekretua. Horiek argitaratu eta 20 urte baino gehiago igaro direlarik, beharrezkoa zen zerrenda eguneratzea, espezie horiek Foru Komunitatean zein inguruko autonomia-erkidegoetan izandako bilakaeraren eta egungo egoeraren arabera.

Bestetik, nahitatezkoa zen Nafarroako testua Estatuan dagoen araudira egokitzea. Zehazkiago esanda, 2007ko Ondare Naturalari eta Bioaniztasunari buruzko Legera, bertan jaso baita babes bereziko espezie basatien zerrenda, eta honen barnean, Mehatxatutako Espezieen Espainiako Katalogoa, biak ala biak 2011ko Errege Dekretu baten bitartez onartutakoak.

Beste autonomia-erkidego batzuetan bezalaxe, Nafarroan indarrean dago Estatuko espezie babestuen zerrenda, baina foru dekretu berri honen bitartez, Foru Komunitatean babes berezia behar duten espezieak gaineratu nahi zaizkio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa