(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Memoria Institutuko Dokumentazio Zentro berriak mila dokumentutik gora ditu jada asteartea, 2019.eko urtarrilak 15


Norbanako, instituzio zein argitalpenetako dokumentu, irudi eta artxiboak digitalizatu dira


Nafarroako Memoriaren Institutuak ezagutzera eman du gaur bere Dokumentazio Zentro berria zeinak familien artxibo pribatuetako zein artxibo pulikoetako dokumentu-funts digitalizatua jasotzen duen. Horretarako elkarlanerako akordioak adostu dira.

Digitalizatutako funts-dokumentuak, gaurtik aurrera gizarteak honako estekan kontsulta ditzakeenak, hiru taldeetan banatu dira: funts pertsonalak, instituzioen funtsak eta argitalpenak.

2018an sortu zenetik, Nafarroako Memoriaren Institutuak bere ekintzen artean jaso ditu Nafarroako oroimenaren ondarea mantentzea euskarri ezberdinetan eta Nafarroako oroimen demokratikoa gizarteari helaraztea, oroimen ondarea eskura jarriz.

Dokumentazio Zentroa, zein Gizarte Eskubideetan espezialitatutako Liburutegia, Nafarroako Memoriaren Institutuan kontsulta daiteke astearteetan, goizeko ordutegian (edo aurretiko zita eskatuz), eta baita Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren webgunean ere.

Funts pribatu, publikoak eta argitalpenak

Funts-pribatuak Nafarroako Memoriaren Institutuak partikularrekin hitzartutako akordioen bitartez jaso dira, herritarrek era guztietako dokumentuak biltzen dituzten dokumentuak helarazi dituzte: argazkiak, ziklosilastuak, oroigarriak, fitxak, eskuhorriak, etab, gai ezberdinak jasoz, baina guztiak memoriaren ingurukoak.

Funts horien digitalizazio prozesuak zorrotz errespetatu ditu partikularrek dokumentu horiei emaniko ordenak eta ekarpen garrantzitsua dira Nafarroan 70. hamarkadaren amaieran abiatutako desobiratzeak, orain 40 urte betetzen dira, ezagutu eta gogorarazteko.

Funts publikoak instituzio publikoekin lortutako akordioen ondorioz eskuratu dira eta helburu dute gure gizartetik hurrunago dauden dokumentu horiek gizarteari gerturaraztea. Eskuragarri dagoen lehendabiziko funtsak, oraindik ere modu partzialean dagoenak, gerra eta gerraostean zigortutako presoen, bai Nafarroako zigorlekuetan egondako presoen zein gainontzeko probientzietako kartzeletan egondako jatorri nafarreko presoen fitxak biltzen ditu. Material hori, Administrazioren Artxibo Orokorrean gordeak (AGA), erkidego ezberdinen arteko elkarlanean ari da prestatzen.

Argitalpenak atala, 1976ko apiriletik 1978ko abendura bitartean argitratutako ‘Punto y Hora de Euskal Herria’ aldizkariaren lehen aleen digitalizatutako kopiarekin abiatu da. Dokumentua, Nafarroako Memoriaren Institituari utzi dio Mirentxu Purroy kazetariak, garai hartan aldizkariko zuzendaria zenak.

Nafarroako Gobernuak beraien dokumentuak eskaini dituztenei eskerrak eman nahi dizkie: Edurne Garde, Josefina Campos, Emilia Salvatierra, Heraclio Jiménez, Jorge Amézqueta, Luis Miguel Escudero, Lucia eta M.ª Carmen Moreno eta Mirentxu Purroy. Halaber, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Estatuko Artxiboen Azpizuzendaritza Orokorrak eta Salamancako Memoria Historikoaren Dokumentazio Zentroak erakutsitako jarrera ona nabarmendu ditu.

Azkenik, Nafarroako Gobernuak Dokumentazio Zentroarentzako interesgarriak izan daitezkeen dokumentuak dituztenei, elkarte zein norbanakoei, Nafarroako Memoriaren Institutuarekin harremanetan jartzeko gonbitea luzatu die, bai e-posta bidez pazyconvivencia@navarra.es, 848426522 telefonoan edo bere egoitzara gerturatuz (Arrieta kalea 12, 5ª Iruña).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa