(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Tokiko Erakundeetako emakume politikarien foroaren sorreran 61 emakume elkartu dira asteartea, 2019.eko urtarrilak 15


Gaur Iruñean eratu den foroan, Ana Ollo kontseilariak gidaturik, 44 udalerrietako emakumeek hartu dute parte


Ollo kontseilaria eta foroko gainontzeko partehartzaileak (izenak oharraren amaieran). ( irudia handitu )

Nafarroako Foru Erkidegoko 44 udalerrietako 61 emakumek parte hartu dute Nafarroako Tokiko Erakundeetako emakume politikarien foroaren osoko biltzarrean. Gaur sortu den foroak jarraipena izango du tokiko jardunaldiekin, Iruñean urtarrilak 23 eta otsailak 20 asteazkenetan eta Garesen urtarrilak 24 eta otsailak 21 ostegunetan. Bertan emakume politikariek gizarte eta parte-hartze politikoan dituzten muga espezifikoak landu eta horiei irtenbideak aurkitzeko lan egingo da.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, Ana Ollok, batzarraren irekieran parte hartu du eta bertan balioan jarri nahi izan du “Nafarroako Foru Komunitateko 2018-2020 politika publikoetan parte-hartze soziala eta politikoaren estrategian” izandako parte-hartzea. Gainera, Parte-hartze zerbitzuak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak elkarrekin biko estrategia gauzatzeko egindako lana goraipatu ditu: Nafarroan Herritarren Parte-hartzea bultzatzeko 2016-2019 planaren marko orokorrean, emakumeak herritar aktibotzat hartuz eta plan eta arautegietan genero ikuspegia jasoz, eta emakume nafarrek gizartean eta politikan parte hartzea izan dezaten ekintza lerroak zehaztuz.

Estrategiaren sorreran, emakume politikariekin egindako lanean, ideologia politikoak alde batera utziz, topatutako oztopoak identifikatu ziren. INAI-NABIko zuzendari kudetzaileak, Mertxe Leranozek aipatu duenez, “nahiz eta alderdi politiko ezberdinetakoak izan, amankomuneko bidea dago emakume izanik, eta oinarrizkoa da zuen eguneroko lanean elkartzen zaituzteten gauza, egoera eta mugak erdigunean jartzea”.


Foroaren irekiera ekitaldira gerturatu direnak. ( irudia handitu )

Era berean, Nafarroako Udal eta Kontzejuetako Federazioko lehendakariak, Pablo Azconak berdintasunarekiko bere konpromezua nabarmendu du, bai politika publikoen bultzadarekin, zein emakumeen parte-hartzea sustatuz. Eta kasu horretan, beren gobernu taldeetako datuak azaldu ditu, horien arabera, bost pertsonetatik bat alkatesa da, eta hirutik bat zinegotzia, egun %22 eta %35era helduz.

Amaitzeko, Miren Gutiérrez, kazetari eta Komunikazio Zientzietan adituak, emakumeek politikan duten egoera eta beraiek ikusgai egiteko erronken inguruan aritu da.

ARGAZKI OINA: Ezker-eskuin: Mertxe Leranoz, INAI-NABiko zuzendari kudeatzailea; Peio Pellejero Komunikazio zuzendari orokorra; Pablo Azcona Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria; Ana Ollo, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria; Itziar Gomez Iruñeko Udaletxeko zinegotzia; Miren Gutiérrez eta Pili Kaltzada kazetariak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa