(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Aniztasuna Aberastasun” II. Eskola-lehiaketa antolatu du asteartea, 2019.eko urtarrilak 15


Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako taldeek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, eta aniztasunaren eta pluraltasunaren balioa ardatz duten argazki batez eta testu batez osatuta egon behar dute


Lehiaketaren I. Edizioko sari-banaketa.

Lehiaketaren I. Edizioko sari-banaketa. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiaren bitartez, "Aniztasuna Aberastasun" eskola-lehiaketa antolatu du bigarren urtez jarraian, aniztasunari buruz gogoeta egitera eta pertsona desberdinak errespetatzen dituen gizarte bat eraikitzean ikuspegi inklusiboa eta positiboa lantzera bultzatzeko.

Lehiaketaren asmoa da bizikidetza errespetatzen duen gizarte plural bateko herritarra izateak ematen dituen aukerak balioestea. Lehen Hezkuntzako (3., 4., 5. eta 6. mailak), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako eta Lanbide Heziketa Bereziko Nafarroako taldeei zuzenduta dago deialdia.

Lan-proposamen hau taldean garatu beharrekoa da, eta ikasgelako ikasle guztiek hartu behar dute parte, irakasle arduradun baten laguntzaz. Lehiaketaren helburuetako bat eskola-taldeen pertsona arteko harremanak indartzea da, bai eta proposamenak, iritziak eta ideiak emanaraztea eta ikaskideenak errespetatzea ere. Parte-hartzaileek argazki bat egin beharko dute, landu beharreko gaia kontuan hartuta, eta 80-100 hitzeko testu bat sortu beharko dute (testu deskribatzailea, testu literarioa, ipuin laburra, olerkia, bertsoa,…), argazkian oinarritua eta lehiaketaren helburuekin bat egiten duena. Lehiaketaren oinarriak datozen egunetan argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lanak baloratzerakoan, epaimahaiak alderdi hauek izango ditu kontuan: argazkiaren orijinaltasuna proposaturiko gaiarekiko, argazkiaren kalitatea, testua zenbateraino datorren bat irudiarekin, testuaren literatur kalitatea eta lanak bere osotasunean ematen duen mezu positiboa eta konstruktiboa. Zuzendaritza Nagusiak hainbat sari banatuko ditu apirilean izango diren Bake eta Bizikidetza Jardunaldien baitan antolatuko den ekitaldian.

Aniztasuna Aberastasun liburua

Behin lehiaketa garatu eta amaituta, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Aniztasuna Aberastasun bigarren liburuan bilduko ditu. Aurkeztutako eta Nafarroako ikastetxe eta liburutegi publiko guztien eskura jarritako Lehen bolumenean pasa den ikasturtean 1.096 ikaslek egindako 54 lan biltzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa