(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ehizazainak kontratatzeko eta kalteak prebenitu eta espezie zinegetikoen habitata hobetzeko 193.000 euroko diru-laguntzetarako deialdia egin da asteartea, 2019.eko urtarrilak 15


Irabazi asmorik gabeko ingurumen-erakundeak izango dira hartzaileak


Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak ehizazainak kontratatzeko (103.000 euro) eta kalteak prebenitu eta espezie zinegetikoen habitata hobetzeko (90.000 euro)193.000 euroko diru-laguntzetarako deialdia egin du. Irabazi asmorik gabeko ingurumen-erakundeak izango dira hartzaileak.

Gaur (asteartea), urtarrilaren 15ean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu den Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenak horrela jasotzen du. Eskaerak telematikoki aurkez daitezke otsailaren 14ra arte.

Ehizazainak kontratatzeko diru-laguntzarekin esparru horietako baliabide naturalen jarraipen-, kudeaketa- eta mantentze-lanetarako beharrezko zaintza bermatu nahi da une oro. Kontratazio horretatik eratorritako gastuetarako diru-laguntza 2018ko urriaren 1etik  2019ko irailaren 30era arte egongo da indarrean.

Bestalde, kalteak prebenitzeko eta espezie zinegetikoen habitata hobetzeko diru-laguntzek xede dute zenbait espezie zinegetikok nekazaritzako eta basoko habitatetan eragiten dituzten kalteak murriztea eta habitatek espezie horiek hartzeko duten ahalmena hobetzea. Langa fisikoekin lotura duten jardueren gastuetarako (BEZ kanpo) diru-laguntzak emango dira, fauna-espezieen habitata hobetzeko xedez nekazaritzako lursailetan laboreak, zintak eta ildo-bizkarrak, faunarako ereintzak eta sastraka kentzea babesteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa