(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

18 publizitate-kanpaina planifikatu dira 2019rako eta, guztira, 720.000 euro kostako dira asteazkena, 2019.eko urtarrilak 16


Gizartearentzat garrantzia duten gaiei eta onura publikoko zerbitzuei buruzko informazioa eta kontzientziazioa zabaldu nahi dute Nafarroako herritarren artean


Nafarroako Gobernuak gaur goizeko saioan onartu du 2019rako Publizitate Instituzionalaren Urteko Plana. 18 kanpaina biltzen ditu, eta gizartearentzat garrantzitsuak diren gaiei eta onura publikoko zerbitzuei buruzko informazioa eta kontzientziazioa zabaldu nahi du herritarren artean; besteak beste, organoak ematea, irakasleen eginkizuna, kirolaren balioa, indarkeria matxista eta bide-segurtasuna.

Plan hori finantzatzeko, Nafarroako Gobernuak 720.000 euro bideratuko ditu «Publizitate instituzionala» eta «Sare sozialetako publizitatea» izeneko gastu-partidetatik; azken hori berria da eta plataforma elektroniko horietan publizitatea kontratatzeko prozesua bizkortzeko sortu da. Gainera, plangintza horretatik kanpo, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak beste 60.000 euro gordeko ditu bat-batean sortutako publizitate-gastuak eta konpromiso txiki instituzionalak finantzatzeko.

Ondoz ondoko hirugarren urtez, Nafarroako Gobernuak publizitateko inbertsioaren aurreikuspen hau ezagutzera ematea erabaki du, kudeaketa publikoan gardentasunez jokatzeko. Gainera, sei hilez behin, gastu horien inguruko kontuak emango ditu Gobernu Irekiaren Atarian.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak kudeatzen du Publizitate Instituzionalaren Urteko Plana, horizontalki, Nafarroako Gobernuaren ekintza osorako. Bestalde, Foru Exekutiboko departamentuek eta erakundeek kanpaina horiek indartu ahal izango dituzte, edo beste publizitate-ekintza batzuk sustatu aurrekontuko beren partiden kontura.

18 kanpaina planifikatu dira

18 kanpaina horiek 40.000na euroko aurrekontua dute, eta departamentu bakoitzak bi sustatuko ditu, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak izan ezik, errentaren kanpainari buruzko informazioarena soilik sustatuko baitu. Gainera, beste kanpaina bat ere bada, izaera instituzionalekoa, herritarrek 2019ko Nafarroaren Eguneko ekitaldien egitarauan parte har dezaten sustatzeko.

Gaiei dagokienez, eskaintza ezin zabalagoa izango da; besteak beste, eskola publikoa sustatzea; gazte-emantzipazioa bultzatzea; organoak, odola eta ehunak ematea; mendekotasuna duten pertsonak zaintzea; euskararen ospe soziala areagotzea; Nafarroako nekazaritza-elikagaien kontsumoa sustatzea; irakasleen ospea areagotzea; borondatezko lana sustatzea; kirolean balioak izatea; bide-segurtasuna areagotzea; indarkeria matxista saihestea; lan autonomoa sustatzea; informazio publikoa kontsultatzeko eskubideen inguruan kontzientziatzea; ibilgailu elektrikoak erostea; jokabide suizidak saihestea; eta kultura- eta sormen-industriak sustatzea.

Gaur onartutako Planak audientzia-kuota baizik ez du irizpidetzat hartu publizitateko inbertsioa hedabideen artean banatzerakoan, betiere, CIES, S.L. enpresak landutako 2018ko Nafarroako Hedabideetako Audientziaren Azterketaren arabera, horixe baita Foru Komunitatean laginketa-mailarik handiena duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa