(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako Departamentuak 3 milioi euro bideratuko ditu gizarteratze enpresetara, 2018an baino % 28 gehiago
asteazkena, 2019.eko urtarrilak 16


Hasierako aurrekontuak 2015ekoa bikoiztu du


Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NL-NEZ) 3.075.000 euro bideratuko ditu aurten gizarteratze eta laneratze enpresetara, 2018an baino % 28 gehiago (iaz, 2,4 milioi baimendu ziren) eta 2015ean baino bi aldiz gehiago, urte hartako hasierako aurrekontua 1.459.850 eurokoa izan baitzen.

Hamar gizarteratze eta laneratze enpresaren bitartez, NL-NEZek enplegurako sarbidea errazten die bazterketa arriskuan dauden pertsonei. 2018an, 178 enplegu ahalbidetu zituen, guztira 241 pertsona artatu zituelarik, 2017an bideratutako 151 lanpostuen aldean (230 pertsona), diruz lagundutako 23 enplegu teknikoren sostenguarekin. Halaber, bost enpresari laguntza eman eta, inbertsio berriei esker, 11 lanpostu sortzen lagundu zuen.

2019rako onartua duen 3.075.000 euroko kopuru horretatik, 2,3 milioi bazterketa arriskuan dauden pertsonen soldatak ordaintzen laguntzeko erabiliko dira, 700.000 euro sostenguzko teknikarien ordainsarietarako, eta 75.000 euro inbertsioetarako.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak deialdiaren ezaugarriak argitu dizkie gaurko bileran Nafarroako Gobernuko gainerako kideei, bazterketa arriskuan dauden pertsonen soldatei dagokienez.

Deialdiak kudeaketa arloko hobekuntzak txertatu ditu, eta lehia-konkurrentzia modalitatetik (urte osoko kontratuetarako dirulaguntzak baimentzea, aurreikuspenak beteko diren ala ez ziurtatu gabe) modalitate indibidualizatura aldatu da. Aldaketa honen bitartez, laguntza publikoak egiazko beharretara egokitu eta aurrekontuan gerta litezkeen balizko soberakinak profitatu ahalko dira.

Halaber, aurrekontuan izandako igoerak eragin zuzena izanen du kontrataturiko pertsonen, Lanbide arteko Gutxieneko Soldatan (LGS) onartu berri den gehikuntzaren ondorioz.

Lan-kontratuak gutxienez 6 hilabete iraun eta lanaldiaren % 50ekoa izan behar du

Dirulaguntza hauetaz baliatu ahalko dira behin-behineko Gizarteratze eta Laneratze Enpresa (GLE) kalifikazioa duten Gizarteratze eta Laneratze Zentroak, behin-betiko GLE kalifikazioa dutenak eta behin-behineko kalifikaziotik gutxienez 2 urte jardunean daramaten zentroak.

Halaber, gizarteratze eta laneratze enpresetako langileek lanik gabe eta NL-NEZeko agentziaren batean enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute, edota Oinarrizko Gizarte Zerbitzuren batek desbideratuta, enpresan alta ematen duten egunean.

Lan kontratuak gutxienez 6 hilabete iraun eta lanaldiaren % 50ekoa izan behar du. Diruz lagun daitekeen gehienezko iraupena 3 urtekoa izango da kontratatutako pertsona bakoitzeko. Gainera, kontratua idatziz formalizatu eta NL-NEZean erregistratu beharko da. Dirulaguntza lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75aren baliokidea izanen da eta Gizarte Segurantzako enpresa-kuoten % 100ekoa. Bazterketa arriskuan dagoen pertsona batek gehienez hiru urtez lan egin ahalko du gizarteratze enpresetan. Eta enpresek, arau orokor gisa, langileen % 10 ohiko enpresetan txertatzea lortu beharko dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa