(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tokiko erakundeek 4 milioi arteko diru-laguntzak jasoko dituzte langabeak kontratatzeko asteazkena, 2019.eko urtarrilak 16


2018an 831 langaberen kontratazioa, %30a errenta bermatuaren hartzaileak, ahalbidetu zuten diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da


Gizarte Eskubideen Departamentuak Nafar Lansarearen bitartez, 2019an lau milioi euroko diru-laguntzak emango ditu tokiko erakundeek langabeak kontrata ditzaten. Erakunde interesdunek diru-laguntza eska dezakete jada. Horren bidez, talde ahulen kontratazioa sustatu nahi da, interes orokor edo sozialeko obrak eta zerbitzuak burutzeko nagusiki. Miguel Laparra Eskubide Sozialen lehendakariordeak, deialdi honen ezaugarriak Nafarroako Gobernuko gainerako kideei azaldu dizkie, gaurko bilkuran.

Ihaz 4.127.502,63 euro bideratu ziren helburu horretara, kreditu igoerak onartuz, izan ere hasierako aurrekontua 3.968.000 eurotakoa izan zen. Guztira 831 pertsona kontratatu dira, eta 2018arekin alderatuz (894 kontratu eta 3,8 milioiko diru-laguntzak), tokiko entitateek lana aurkitzeko zailtasunak dituzteneei aukerak eskaintzeko egindako lana erakusten dute. Kasu horietan, laguntzak handiagoak dira.

Hala, Errenta Bermatua jasotzen dutenek 252 kontratu lortu zituzten guztiaren %30a izanik, 2018an baino 5,7 puntu gehiago eta 2015ean baino 24 gehiago.

Zehazki, 208 tokiko entitate izan ziren onuradunak. Taldekta eta jasotako laguntza publikoaren arabera hau da banaketa:

- Errenta bermatuaren 252 hartzaile; 1.884.395,70 euroko kostua.

- 23 desgaitu; 159.945,50 euroko kostua.

- B taldeko 204 pertsona (emakumeak); 860.676,50 euroko kostua.

- 45 urtetik gorako 204 gizonezko (910.507,20 euroko kostua) eta 30 urtez azpiko 148 gazte (311.977,73 euroko kostua).

2019ko helburuak

Miguel Laparra Eskubide Sozialen lehendakariordeak azpimarratu duenez, "2019rako erronka da, emakume kontratatuen ehunekoa oraindik gehiago handitzea, gutxienez %50era iritsi arte, eta errenta bermatuko hartzaileen kontratazioaren portzentajea ere handitzea, batez ere egoera horretan bi urte daramatenenak”.

Egun, jardunaldi osoko gutxieneko 3 hilabeteko kontratuengatik, honakoa da diru-laguntza:

- Errenta bermatuaren hartzaileekin edo behintzat %33ko desgaitasuna egiaztatzen duten pertsonekin edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeekin sinatutako kontratuengatik 1.100 euro hilero, 12 hilabetez gehienez ere.

- Emakumeekin sinatutako kontratuengatik 1.000 euro hilero, 6 hilabetez gehienez.

- 45 urtetik gorako gizonezkoekin edo 30 eta 44 urte bitarteko iraupen luzeko langabeekin (galdeketa-dataren aurretiazko 18 hilabeteetan behintzat 12 hilabete langabezian), 800 euro hilero 6 hilabeteko kontratu bakoitzarengatik. Iraupen txikiagoko kontratuen kasuan, 400 euro hilero.

- Azkenik, talde horietako batean ez dauden gizonezkoekin sinatutako kontratuengatik 600 euro hilero 6 hilabeteko kontratu bakoitzarengatik. Iraupen txikiagoko kontratuen kasuan, 400 euro hilero.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa