(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuaren I+G+b Zerbitzuak industria arloko doktoregoak egiten laguntzeko programa azaldu du NUPek antolatutako jardunaldian asteazkena, 2019.eko urtarrilak 16


2016an abian jarri zenez geroztik, enpresei ezagutza eta lahiakortasuna ekartzen dizkieten 35 doktoregai kontratatzen lagundu du proiektuak


Garapen Ekonomikoko Departamentuak, I+G+b Zerbitzuaren bitartez, industria arloko doktoregoak enpresetan egiten laguntzeko dirulaguntza-programaren berri eman du asteazken honetan. Proiektu honetaz 35 pertsona eta beste horrenbeste enpresa en enplegu-zentro profitatu dira, 2016az geroztik egindako hiru deialdietan.

Aurkezpena, Nafarroako Unibertsitatea Publikoak Nafarroako Enpresarien Konfederazioarekin batera antolatu duen doktoregai industrialei buruzko jardunaldiaren barnean egin da.

Doktoregoa lortzeko formakuntzan sartuta dagoen ikerketa arloko pertsonalaren laneratzea erraztea da laguntza hauen helburua. Pertsona hauek hainbat enpresa eta ikerketa erakundek kontratatuta lan egiten dute proiektu desberdinetan, lantegietako berrikuntza gaitasuna eta lehiakortasuna aberastuz eta, aldi berean, doktoregoko ikasketak eginez dagokien unibertsitatean.

Orain arte ebatzitako hiru deialdietan, Nafarroako Gobernuak ondorengo hiru urteetako aurrekontutik ateratako 500.000 euroko kopuru bana esleitu du. Hartara, doktoregaia kontratatzen duen erakundeak gutxienez hiru urteko iraupena eta urteko 25.000 euroko soldata duen kontratua egiteko konpromisoa onartzen du. Nafarroako Gobernuak gastu horren % 55 eta % 80 bitarteko portzentajea diruz laguntzen du, enpresaren tamaina eta doktoregaia emakumea ote den gisako aldagaien arabera.

Laguntzak, halaber, aintzakotzat hartzen ditu doktorego ikasketetako matrikulazio gastuak eta beste ikerketa-erakunde batzuetara iristeko joan-etorrietako gastuak (ostatua, mantenua eta garraioa).

Hiru deialdietan aurkeztu diren 59 eskabideetatik (10 eskabide 2016an; 32 eskabide 2017an eta 17 eskabide 2018an), 35 eskabide artatu dira guztira (10 eskabide 2016an; 17 eskabide 2017an eta 8 eskabide 2018an).

Sistema honen bidez egindako unibertsitateen eta industria-sarearen arteko ezagutzaren transferentziak sei urte daramatza jardunean Katalunian. Generalitaten ordezkari batek programak autonomia-erkidego horretan lortutako emaitzak aurkeztu ditu.

Nafarroako zenbait enpresaren arrakasta-kasu praktikoak ere azaldu dira; hala nola, Noainen kokatuta dagoen Idifarma berrikuntza eta garapen farmazeutikoaren arloko konpainia, edota Eskirotzen finkatuta eta postbiotikoetan espezializatuta dagoen Probisan konpainia.

Azkenik, Europako Eskualde Garapenerako Funtsak (FEDER) finantzaturiko jardunaldi honetan, Pirinioez gaindiko aCCeSS (espezializazio adimendunerako mugaz gaindiko lankidetzaren siglak) mugaz haraindiko proiektua aurkeztu da. Teknologia eta unibertsitateen ezagutza ETEei transferitzen laguntzea da Espainiako eta Frantziako zazpi unibertsitate (NUP barne) tarteko dituen proiektu honen xedea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa