(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alargun-pentsio baxuen diru-sarrerak osatzen dituzten kenkari fiskalak aurten %2,1 gehituko dira asteazkena, 2019.eko urtarrilak 16


Gainera, erretiro-pentsio baxuen kasuan, kenkari horiek %5 gehituko dira


Alargun-pentsio baxuak jasotzen dituzten pertsonen diru-sarrerak osatzen dituzten kenkari fiskalak %2,1 gehituko dira Nafarroan, 2019. urtean eta %5 erretiro-pentsio baxuei dagokienean.

%2,1 Nafarroako batez besteko soldataren igoerari dagokio, eta gainerako %2,9 bigarren kasuan, 2019an dagoeneko parekatu egingo dira erretiro-pentsio baxuen gaineko kenkariak alargun-pentsioenarekin.

Horrela azaldu du Eskubide Sozialetako lehendakariordea den Miguel Laparrak, Gobernu Bileraren ondoren egindako prentsaurrekoan. Aurrez, Laparrak neurri horien berri eman die Foru Exekutiboko gainerako kideei.

Legegintza honetan onartutako foru-legean ezarritako moduan, alargun-pentsioen gaineko kenkariak eta 2017ko LGSaren (Lanbide arteko Gutxieneko Soldata) zenbateko baliokidea baino erretiro-pentsio baxuagokoak urtero eguneratzen dira Nafarroako KPIren eta Batez Besteko Soldataren arteko balio altuenarekin.

Atzo, urtarrilaren 15ean (asteartea), Nafarroako urteko KPI ezagutzera eman zuten, hots, %1,3ko igoera, urteari dagokionean batez beste %1,7ko igoera duena. Aldiz, Nafarroako Batez Besteko Soldataren igoera %2,1ekoa izan da; beraz, bigarren balio hori aplikatuko zaio alargun-pentsio eta erretiro-pentsio baxuen gaineko kenkari fiskalen bitartez jaso beharreko zenbatekoari.

Legegintza honetan legea aldatu ondoren, alargun-pentsioen gaineko kenkari fiskalen sistema hau jarri zen abian; hau da, pentsioaren osagarri ekonomikoa dakarrena, zenbateko baxuagoko erretiro-pentsioentzat, eta alargun-pentsioekin hiru urtetan parekatzea zen helburua. %2 2017. urtean, %3 2018an, eta 2019an parekatzea lortuaz, KPIren eta batez besteko soldataren igoera ere kontuan hartuta. Hortaz, aurtengo urteari begiratuta, dagoeneko parekatuta geratu dira alargun-pentsioen osagarriak erretiro-pentsio baxuenen osagarriekin.

Igoera horien ondorioz, alargun-pentsioak eta erretiro-pentsioak jasotzen dituzten pertsonek, arauaren baldintzak betetzen badituzte, haien pentsioak osatuta ikusiko dituzte, urtean 10.296,50 eurora bitarte.

Modu berean, igoera horiek aplikagarriak izango dira erretiroko kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituzten pertsonei dagokienean, baina kasu horietan bermatutako errentan dagozkien zenbatekoraino. Jasotako pentsio-motaren arabera, Nafarroako Gobernuak fiskalki osatzen dituen zenbatekoak urtean 676,26 eta 4.614,80 euro artekoak dira.

Argitu behar da kasuen arabera igotzen den %2,1 eta %5 direla gizarte-segurantzaren pentsioa eta Nafarroako osagarria batuta ateratzen dena. Zenbait pentsio %3 igoko diren neurrian, baliteke osagarria egungoaren gainean murriztea, baina ez jaso beharreko zenbateko osoa, adierazitako kopuruekin igotzeagatik.

2017. urtean, likidatutako azken urtean, ia 16.000 alargun eta pentsiodunek jaso zituzten araua aldatu eta gero 12,5 milioi euroko kenkariak; 2016. urtean, aldiz, soilik 9.000 alargun baino gehiagok 2,3 milioi euroko kenkariak izan zituzten.

Eskubide Sozialetako lehendakariordeak balorazio positiboa egin du; izan ere, “Nafarroako Gobernuak aplikatzen duen osagarri fiskala igota pentsioak igotzearekin, pentsio baxuak dituzten pentsiodun guztien erosahalmena gehituko da, diru-sarrerak KPI baino gehiago igotzean”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa