(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herrera kontseilariak Nafarroako emakume kirolarien esfortzua eta kirolean emakumeen agerikotasuna areagotzeko ekarpena azpimarratu ditu asteazkena, 2019.eko urtarrilak 16


Duela gutxi Espainiako txapeldun eta txapeldunorde izan diren eskubaloi eta Alaia gimnastika erritmikoko klubeko kirolariei harrera egin die


 Recepción.

Eskubaloiko nafar selekzioak eta gimnasia erritmikoko Alaia klubeko junior taldea, Herrera kontseilariarekin harreran, Tronu Aretoan. ( irudia handitu )

Ana Herrerak Kultura, Kirola eta Gazteria Departamenduko kontseilariak Espainiako Eskubaloi Txapelketan txapeldun eta txapeldunorde izan diren Nafarroako haur eta gazte selekzioetako neskei eta Espainiako Taldekako Gimnastika Erritmikoko Txapelketan junior kategoriako irabazle izan den Alaia Gimnastika Erritmikoko Klubari harrera egin die, Tronu Aretoan.

Ana Herrerak oraintsu lortutako garaipenengatik zoriondu eta haien esfortzua eta kirolean emakumeen agerikotasuna areagotzeko ekarpena azpimarratu ditu. Halaber, kirolari gazteen erreferente izatera animatu ditu.

Lehenengoen kasuan agerian utzi du lehiaketa osoan erakutsi duten jarrera ona, eta Federazioak “Selekzioak” programen bitartez egindako lana aitortu du. Nafarroako Kirola eta Gazteria Sailak programa horretan kolaboratzen du.

Alaia Gimnastika Erritmikoko Klubari dagokionez, haren lehiaketa-maila handia azpimarratu du, eta omenaldi hori Nafarroako Gimnastika Federazioari luzatu dio, kirol-hitzordu garrantzitsuen egutegian estreinatu den Navarra Arenan Espainiako Lehiaketa antolatzeagatik eta bertan erakustaldi bikaina egiteagatik.

Ana Herrera kontseilariarekin batera Sara Oyónek Alaia Gimnastika Erritmikoko Klubeko junior selekzioko entrenatzaileak eta Andrés Gardek Nafarroako Eskubaloi Federazioaren lehendakariak hitz egin dute. Han izan dira ere Rubén Goñi Nafarroako Kirola eta Gazteria Institutuaren zuzendari-gerentea eta Primitivo Sánchez Kirol-zuzendariordea.

Harreran, Nafarroako Eskubaloi Federazioak, eskubaloiko gazte- eta haur-selekzioek emakumeen kategorian, Nafarroako Gimnastika Federazioak eta Alaia Gimnastika Erritmikoko Klubak plaka bana jaso dute, aitorpen gisara.

Ekintza Plana Kirola eta Emakumea

Nafarroako Gobernuak 2017ko otsailean Ekintza Plana Kirola eta Emakumea martxan jarri zuen, foru-erkidegoan emakumeek kirolean gehiago parte har dezaten sustatzeko. Planak sei jarduera-eremu biltzen ditu: kirol- hastapena; berdintasunerako prestakuntza eta baliabideak; diru-laguntzak eta pizgarriak; agerikotasuna eta komunikazioa; kirol-erakundeak eta kirolean estereotipoak eta diskriminaziozko portaerak ezabatzea.

Hauek dira proposatutako neurrietako batzuk: Nafarroako Kirol Jokoen eredua berrikustea, emakumeen kirol-proiektuetarako diru-laguntzak areagotzea, emakumeen kirolari ikusgaitasun handiagoa ematea komunikabideetan eta berdintasun-unitatea sortzea, bere eskubideak urratuta ikusten dituen kirolariak egoeraren berri eman eta bitartekaritza eskatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa