(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jendearentzat irekirik dago energia garbiari buruzko kartela aukeratzeko bozketa asteazkena, 2019.eko urtarrilak 16


Otsailaren 5era arte webgunean bozkatu ahal izango da aukeraturiko zortzi lanetatik bat


Industria, Energia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiak antolatu duen Margotu zure energia garbia lehiaketa herritarren partaidetzara irekiko da. Asteartetik gehien atsegin duten kartela bozkatu ahal izango dute webgune honetan. Aurre aukeraturiko zortzi lanen artean aukeratzeko bozketarako epea otsailaren 5ean amaituko da.

Aipaturiko webgune horren bitartez, 13 urtetik gorako pertsona bakoitzak behin bozkatu ahal izango du Epaimahaiak finalista gisa aukeraturiko zortzi kartelen arteko baten alde. Bozketan parte hartzeko nahikoa izango da bi klik ematea eta abizena eta jaiotze data sartzea.

Argitaratu gabeko jatorrizko 80 lan aurkeztu dira energia eredu berrirako trantsizioaren oinarri diren printzipioak hedatu nahi dituen lehiaketaren lehen ediziora. Bertan, bat egingo dute energia eraginkortasunak, gizarteko sektore guztiek energia berriztagarrien garapenean izan behar duten partaidetzak, eta mugikortasun iraunkorraren abantailen hedapenak, atmosferara igortzen diren gas kutsagarriak murrizteko helburuarekin, Nafarroako Energia Planean (NEP-PEN2030) eta Klimaren Aldaketarako Ibilbide Orrian (KAIO-HRCC) jasotzen den bezala.

Lan irabazlearen egileak bizikleta elektriko bat jasoko du, eta lana formatu handian egingo da, Garapen Ekonomikoko Departamentuaren egoitza den Tomás Caballero Parkeko eraikinaren teilatu-lauan dagoen instalazio fotovoltaikoan erakusteko.

Horrez gain, lan sarituaren ikastetxeak, instalazioetan aurrezteko eta energia eraginkortasuna lortzeko 1.050 euroko balioa duten zenbait elementu jasoko ditu.

Lehiaketan DBHko 3. eta 4. mailako, Batxilerreko 1. eta 2. mailako, Oinarrizko LHko eta Erdi Mailako Heziketa-zikloetako ikasle gazteek hartu dute parte.

Industria, Energia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusitik lehiaketaren bozketan parte hartzera animatu nahi da. Izan ere, Nafarroako gazteek sormen eta ingurumen kontzientzia dosi handiak erakutsi dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa