(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuterako Ospitaleko Kardiologia Unitateak espezializazioaren 2. maila eskuratu eta eskaintza asistentziala hobetu du osteguna, 2019.eko urtarrilak 17


Sortuko diren bi unitate berrirekin, bihotz-gutxiegitasunaren prozesua hobetuko da, eta kardiopatiak dituzten gaixoak ospitaleratu ahal izango dira ohe propioetan


Ezkerretik eskuinera. Aurrean: Teresa Sola, Kardiologia Ataleko burua; Maite Beltza, erizaina; Vanesa Arrieta, Kardiologiako FEA. ( irudia handitu )

Tuterako Osasun Arloko Kardiologiako Unitate Asistentzialak bi unitate berri sortuko ditu: Kardiologiako Ospitaleratze Unitatea eta Bihotz Gutxiegitasun Komunitarioko Unitate Funtzionala. Modu horretan, eskaintza asistentziala hobetu ahal izango da, Sofia Erregina Ospitaleko 3. solairuan oheak jarriko baitira bihotzeko eritasunen batek eragindako gaixoen tratamendurako. Horrela, unitateak espezializazioaren 2. maila lortuko du, gaixoei segimendua eta arreta erraztearekin eta arreta zabalago eta espezializatuago baterako ateak irekitzearekin batera.

“Ospitaleratuta dauden bitartean, gaixoei arreta espezializatua eskaini ahal izateaz gain, prozesu kardiologiko akutuen jarraipena egin ahal izango da”, adierazi du Teresa Solak, Tuterako Osasun Arloko kardiologia-taldearen koordinatzaileak. “Modu horretan, gure zerbitzuaren prestazioen zorroa gehitu ahal izango dugu, gaixoen arreta oso bat emanaz “.

Tuterako Osasun Arloak gaixoari zuzendutako eredu asistentzial berrirako funtsezko erremintak izatearen aldeko apustua egiten du, eredu hori erabakitzaileagoa, eraginkorragoa eta kalitatezkoa izan dadin. Nafarroako Bihotzeko Arlo Klinikoan integratuta dago, espezializazio altuko jarraipen asistentziala mantentzeko helburuarekin; beraz, horrek esan nahi du medikuak nahiz historia klinikoa, irudi digitala eta frogak sartu behar direla. Era horretan, gaixoen egoerari buruzko informazioa eskuragarri egongo da Sofia Erregina Ospitalean nahiz Nafarroako Ospitale Gunean (NOG), eta, beraz, probak bi aldiz egitea eta Iruñera alferrik joan behar izatea saihestuko da. Ospitaleko arretaz gain, unitatean sartzen dira, baita ere, Lehen Arretako taldeak, bigarren esku-hartze maila bat behar ez duten gaixoen kontrolaz arduratzen direnak.

Zerbitzuen zorroa

Tuterako Osasun Arloko Kardiologia Unitatean, bost kardiologo, hiru erizain eta erizaintzako zaintza osagarrietako teknikari bat daude, eta Teresa Sola Moreno espezialistak koordinatzen ditu. Nafarroako Bihotzeko Arlo Klinikoan sartzea garrantzitsua da gaixoen asistentzia-kalitaterako eta medikuen bizitza profesionalerako.

Gaur egun, Osasun Arloak kardiologiako kanpo-kontsultak eskaintzen ditu, bereizmen handiko zirkuituak diseinatu dituzte egun berean ahalik eta froga gehien egiteko, eta sail arteko kontsulta ez presentzial bat du irekita Lehen Arretarekin. Gaixoaren diagnostikoan, halaber, froga osagarriak egiteko aukera sartzen da; hala nola, esfortzu-proba; Holter 24-48 orduko proba; ekokardiograma konbentzionalak, estres kontrastearekin edo transesofagikoekin;  eta OTA koronarioak. Bestelako azterketak edo probak egitea beharrezkoa den kasuetan, NOGekin harremanetan jartzeko zirkuitu azkar bat dago, eta horrek Iruñean ospitaleratu beharra edo Tuterako Unitate Asistentzialera itzultzea baloratzen du.

ZIU jarri zenetik, unitateak batera lan egiten du zerbitzuarekin, kardiopatiak dituzten gaixo akutuak baloratzeko eta artatzeko, zerbitzu ezberdinetatik eskatutako sail artekoetako eskari ezberdinak artatzeaz gain.

Zerbitzuen zorroa osatzeko, erizaintzako kontsultak egiten dira taupada-markagailuak kontrolatzeko, errehabilitazio kardiakorako eta gaixo kronikoetan tratamenduak egokitzeko.

Tuterako Osasun Arloak nabarmen murriztu du kardiologiako lehen kontsulten nahiz espezialitate horretan egiten diren proba osagarrien itxaro-zerrenda. 2017ko abenduan, 128 gaixo zeuden kardiologiako lehen kontsultaren zain; 2018ko abenduan, aldiz, soilik 28 gaixo zeuden. Proba osagarriei dagokienez, 86 gaixo ekokardiograma egiteko zain zeuden 2018ko abenduan, 2017ko hilabete bereko 388 gaixoren aurrean; eta esfortzu-probaren zain 67 gaixo zeuden 2018an eta 87 2017an.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa