(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nazioarteko lankidetzan I+G+b proiektuen programan parte hartzeko epea ireki da osteguna, 2019.eko urtarrilak 17


Nafarroako Gobernuak hautatutako ekimenak finantzatzeko 500.000 euro jarriko ditu 2020 eta 2021 urteetan


Fabrikazioko teknologia aurreratuen eremuan, nazioarteko lankidetzako I+G+b arloko jarduerak egitea aurreikusten duten Nafarroako enpresek eta erakundeek dagoeneko eska ditzakete Europako Manunet programako laguntzak; bertan, Foru Gobernuak parte hartzen du, eta 500.000 euro jartzen ditu proiektuetara elkarturiko Nafarroako erakundeentzat.

Ikerketa, garapen eta berrikuntza arloko jarduerak 2020-2021 denboraldian garatu beharko dira, eta Manuneten lurralde-eremuko bi herrialde ezberdinetako bi erakunderen lankidetza eskatzen dute gutxienez. Horrez gain, proiektuan gutxienez bi etek esku hartu behar dute.

Nafarroako Gobernuak finantzaketa eskainiko die onartutako proiekturen batean esku hartzen duten  bazkide nafarrei, laguntzen deialdi espezifikoaren bitartez, Garapen Ekonomikoaren Departamentuak indarrean duen araudiaren arabera.

Eskaerak aurkezteko lehen fasea martxoaren 21ean amaitzen da. Horretarako, proiektuaren aurre-proposamena aurkeztu behar da. Onartua izanez gero, bigarren epe bat irekiko da, uztailaren 11ra bitartekoa, proposamen xehatuak aurkeztearren.

Parte hartzeko baldintzak, eskaera-inprimakiak eta bestelako informazio baliagarria Manunet proiektuaren web orrialdean aurkitzen dira; eskaerak ere bertan aurkeztu behar dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa