(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturak interes sozialekotzat jo ditu entitate eta artisten 29 proiektu, kultur jarduera eta eredu-programa berri osteguna, 2019.eko urtarrilak 17


MECNA zigiluari esker, Kultur Mezenasgoaren Legean aurreikusitako zerga-pizgarriez profitatu ahalko dira, mezenasei zuzendutako % 80rainoko kenkarien bitartez


Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak interes sozialekotzat jo ditu 29 artista eta erakunderen proiektuak, kultur jarduerak eta eredu-programak, eta horri esker, Kultur Mezenasgoaren Foru Legean aurreikusitako zerga-pizgarriez profitatu ahalko dira, PFEZeko kuotan % 80rainoko kenkaria egiteko aukerarekin, mikro-mezenasgoaren kasuan.

Hauexek dira interes sozialekotzat jo diren proiektuak: “Benito Pérez Galdós”, Literatura y Sociedad Kultur Elkartearena; “Arrosarioko erretaula eta kaperaren zaharberritzea”, Villafrancako Santa Eufemia Parrokiarena; “Urrotz Hiriko elizaren kanpoko eta inguruneko argiteriaren egokitzapena”, Urrotz Hiriko Ondare Historikoaren Lagunen Elkartearena; ANAITAVERSO (Esparru poetikoa), M.ª Teresa Ramos Rabasarena; “De Gayarre al cielo” delakoaren luzapena, Gaiarre Antzokia Udal Fundazioarena; “Tafallako Santa Maria parrokiako zentroaren zaharberritzea”, Tafallako Santa Maria Parrokiarena; “Elizako estalkiaren zaharberritzea”, Vianako Jasokundeko Andre Maria Parrokiarena; “Iruñeko Gazte Orkestra (IGO)”, Iruñeko Gazte Orkestra Elkartearena; “2019. urteko programazioa Coro In Tempore Abesbatza”, San Jose Abesbatza Elkartearena; eta “FESTA-Los de Bronce”, FESTA-Los de Bronce Elkartearena.

Bertze hauek ere interes sozialekotzat deklaratu dira: “Zorokiaingo San Andres Erdi Aroko elizaren zaharberritzea. Bigarren fasea”, Zorokiaingo Auzokide Elkartearena; “Arte Berriaren Trilogia”, Mikel Belascoain Calatayudena; Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoa, Nafarroako Unibertsitatearena; “Bellizzi-Belmondo ‘Boîte à Musique’”, Marnek Kultur Elkartearena; “P.I.G.–P.I.C. Pensamendua Ikerketa eta Gorputza - Pensamiento Investigación y Cuerpo”, M’Atakaladanza Elkartearena; “Rhythm Project”, Roger Castiella Sanzena; “Roncesvalles-Orreaga 2018-2020”, Orregako Errege Kolegiatarena; “Fiteroko egungo Parrokia den lehengo Monastegi-Elizako Ondare Artistikoa hobetzeko lanak”, Fiteroko Santa Maria Parrokiarena, “Pamplona Jazz Iruña Jazz”, Pamplona Jazz-Iruña Jazz Elkartearena; “Irurtzun Euskara eta Kultura”, Irurtzungo Aizpea Taldearena eta Pikuxar Euskal Txokoa Kultur, Aisialdi eta Gastronomi Elkartearena, eta “Soinu Urtaroen Jaialdia”, Radio Cierzo Irrati Elkartearena.

Azkenik, hauexek dira Mecna zigilua lortu duten kultur proiektu eta jardueren eredu-programak: “Harmonia Errondailaren kultur jarduera, bereziki adinekoei zuzenduta”, Rondalla Armonía Elkartearena; “AMD kultura proiektuak”, Angel Mariezkurrena Deskargarena; “Itineris COMA. Gurutze Santuaren bidea Artaxoan barna”, Itineris COMA Elkartearena; “Nafarroako talde hasi berrientzako AVETORO PITILLAS FEST musika lehiaketa”, Peñas de Pitillas Kultur Elkartearena; “ANAO 2018-2021 Plan Estrategikoa”, Organoaren Lagunen Nafarroako Elkartearena (ANAO); “Hordago El Salto Nafarroa Aldizkaria”, Pamplona Orain Kultur Elkartearena; “Cascanteko Arkeologia Proiektua”, Amigos de Cascante Vicus Kultur Elkartearena, eta “Pirenea 31416; Pirinioei buruzko dokumentazio eta ikerketa zentroa”, Tomás Urzainqui Mina Fundazioarena.

Kasu guztietan, aitorpena proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean izango da indarrean. Proiektu guztiek “Mecna Zigilua” anagrama erabili ahalko dute aitorpenari atxikitako proiektu, jarduera eta eredu-programei buruzko komunikazio eta argitalpenetan.

Onura fiskalak

29 kultur proiektu hauei gehitu behar zaizkie aurretiaz interes sozialeko kalifikazioa jaso duten beste 260 proiektuak. Horiek guztiak diruz laguntzen dituzten entitateek, enpresek edo pertsonek Kultur Mezenasgoaren Foru Legean aurreikusita dauden zerga-oizgarriez profitatzeko aukera izanen dute.

Zehazkiago esanda, pertsone fisikoek ekarpenetako lehendabiziko 150 euroen % 80 kendu ahalko dute PFEZko kuotatik. Lehendabiziko 150 euroentzako kenkari hau subjektu pasibo bakoitzeko eta zergaldi bakoitzeko eginen da. 150 eurotik gorako kopuruei % 40ko kenkaria eginen zaie kuotaren gainean.

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, enpresek gastu kenkaritzat erabili ahalko dituzte egindako ekarpenak zerga-oinarria kalkulatzerakoan. Horrez gain, % 30eko kenkaria egin ahalko diote Zergaren kuota likidoari ekarpenei dagokien balorazioaren lehendabiziko 300 euroen gainean. 300 eurotik gorako zenbatekoetan, % 20ko kenkaria aplikatu ahalko diote kuota likidoari.

Legearen aldaketa. Onuradun gehiago

Gainera, urtarrilaren 1etik indarrean dagoen legearen aldaketari esker, kultur mezenasgoaren balizko onuraduntzat joko dira helbide fiskala Nafarroan duten eta jarduera artistikoak garatu ohi dituzten nortasun juridikorik gabeko zenbait pertsona juridiko eta entitate, egun aukera honetaz profitatzen ahal diren pertsona fisiko artisten baldintza berberetan egon daitezen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa