(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Auzitegi Gorenak bermatu egin du Hezkuntzako ikuskarien oposizioa osteguna, 2019.eko urtarrilak 17


AFAPNA sindikatuak bi ikuskatzaile plazari euskara ezagutza ematen zien lan eskaintza publikoaren kontra jarritako errekurtsoaren aurka egin du Auzitegiak


3/2018 Foru dekretuari errekurtsoa jarri zion AFAPNA sindikatuak bere egunean. Foru dekretu hark 20/2015ekoa aldatzen zuen. Zehazki, Hezkuntza ikuskaritza zerbitzuko bi plazari euskara profila ezartzeko aldatu zen foru dekretua, lan eskaintza publikoan eta horren kontra jo zuen sindikatuak.

Auzitegiak dioenez, Nafarroako gobernuak egindako dekretuaren aldaketa zuzena izan zen. Izan ere, bilatzen zuena zen hasiera egindako lan eskaintza publikoa gerora aldatu zen plantila organikora egokitzea. Horretarako aldatu zen, hain justu, 3/2018 foru dekretua. Auzitegiak bermatu duena, zehazki. Halaber, auzitegiaren iritziz, Ikuskaritzako bi plaza horiei euskarazko profila ezartzeko beharra guztiz justifikatuta dago kontuan izanik “Hezkuntza Ikuskaritza Zerbitzuaren plantila zein den, euskara ezagutzen duten ikuskatzaile kopurua aintzat hartuz, ikastetxeak bere ereduan artatuak izateko duten beharra eta irakasleak, ikasleak eta familiak euskaraz artatuak izateko zailtasunak”. Epaiak AFAPNA sindikatuari egotzi dizkio epaiketaren kostuak.

Aipatutako lan eskaintza publikoaren plazak 2018koan deitu ziren. Oposizio lehiaketa gainditu zuten pertsonek joan zen irailaren lehenenean hartu zuten kargua eta dagokion praktika-aldia egiten ari dira Hezkuntza Departamentuaren Ikuskaritza Zerbitzuan.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa