Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak eskuratu du, eta Aurizberriko liburutegia 1997tik eskaintzen ari den zerbitzuari erantzun nahi dio
Agós, Maestro, López Jurío, Landabere eta Liburutegi Zerbitzuko ordezkariak, furgonetaren ondoan.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak, Liburutegi Zerbitzuaren bitartez, 22.000 euro bideratu ditu maileguan harturiko liburuak etxeetara eramateko furgoneta bat erostera eta egokitzera, Aurizberriko Liburutegian erabiltzeko. Berragu izenez ezagutzen den zerbitzu hori 1997tik eskaintzen zaie eskualdeko udalerriei.
Gaur entregatu da ibilgailu berria, hauen partaidetza izan duen ekitaldian: Dori López Jurío Kultura zuzendari nagusia; Asun Maestro Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria; Mikel Landabere Aurizberri-Espinaleko Kontzejuko eta Berragu Liburutegi Zerbitzuen Mankomunitateko presidentea; Berragu Liburutegi Zerbitzuen Mankomunitateko kideak; eta Aurizberriko Eskolako ikasleak eta irakasleak, besteak beste.
Orain arte, zerbitzua liburutegian bertan lan egiten duten kideen ekimenez eta borondatez eskaini da, proiektuaren bultzatzailea izan zen Martín Saragueta liburuzainaren (bera izan zen liburutegiaren arduraduna 2013ra arte) eta 2013an Aurizberri Liburutegian lanean hasi ondoren zerbitzuaren jarraipena bere gain hartu zuen Mari Mar Agós egungo liburuzainaren bitartez. Gaur arte, zerbitzua liburuzainen ibilgailu pertsonaletan eskaintzen zen, eta kilometroen eta erregaien gastuak Berragu Liburutegi Zerbitzuen Mankomunitateak hartzen zituen bere gain.
Aezkoa, Arce, Erro, Luzaide, Burgete eta Aurizberriko 400 erabiltzaile baino gehiagok liburuen mailegu zerbitzua beraien etxebizitzetan goza dezakete. Hogei urte baino gehiago martxan daraman ekimenaren xedea liburutegi zerbitzua hurbiltzea da, geografiaren ikuspegitik oso sakabanaturik dagoen eta biztanleria zaharkitua duen gunean.
Mailegu proiektuak Aurizberriko mendi batetik hartu zuen Berragu izena. Zerbitzua norbanakoei eskaintzeaz gain, beste kolektibo batzuei ere ematen die zerbitzua, ikastetxeei, Irati Irratiari edo Amma Ibañeta egoitzari, besteak beste. Liburuzainak astean lau ibilbide egiten ditu, herri bakoitzari zerbitzua emateko; 250 kilometro inguru hilean.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen