(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nekazaritzako elikagaien sektoreari lotutako landa-dibertsifikaziorako 1,7 milioiko diru-laguntzetarako deialdia osteguna, 2019.eko urtarrilak 17


Landaguneetan nekazaritzako jarduerekin zerikusirik ez duten enpresak sortzea eta nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortu eta garatzeko inbertsioak gauzatzea izango dute xede.


Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioko Sailak nekazaritzako elikagaien sektoreari lotutako landa-dibertsifikaziorako 1,7 milioiko diru-laguntzetarako deialdia egin du. Diru-laguntza horiek, Landa Garapeneko Planean (LGP) datozenak, Foru Gobernuak eta FEADER Landa Garapeneko Nekazaritzako Europako Funtsak (FEADER) batera finantzatutakoak dira, % 69an eta % 31n, hurrenez hurren. Horrela geratu da jasota Nafarroako Aldizkari Ofizialean, gaur, urtarrilaren 17an, argitaratu den Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ebazpen banatan.

Hain zuren, diru-laguntzak emango dira landaguneetan nekazaritzako jarduerekin zerikusirik ez duten enpresak sortzeko (745.514 euro) eta nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortu eta garatzeko inbertsioak gauzatzeko (1.022.203 euro). Horien bidez, xede bikoitza lortu nahi da: batetik, lan-aukera berriak bultzatzea landaguneak hutsik gera daitezen ekiditeko, eta, bestetik, nekazaritza-sektorean lehiakortasuna sustatzea nekazaritzarekin zerikusirik ez duten jarduerak dibertsifikatzearen bidez.

Landaguneetan nekazaritzako jarduerekin zerikusirik ez duten enpresak sortzeko diru-laguntzen kasuan 37.275 euroko prima bakarra emango da, kopuru berdineko bi ordainketen bidez, nekazaritzari lotuta ez dagoen enpresa berri bat sortzeko. Diru-laguntza horiek pertsona fisikoei zuzenduta daude (nekazari profesionalak edo lehen mailako odol-ahaidetasuneko senideak). Eskaerak aurkezteko epea 1 hilabetekoa da.

Nekazaritzari lotuta ez dauden jarduerak sortu eta garatzeko inbertsioei dagokionez, diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren % 40ko inbertsioa ordainduko da, 200.000 euroko mugarekin. Pertsona fisikoei (nekazari profesionalak edo lehen mailako odol-ahaidetasuneko senideak) eta nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta daude. Eskaerak aurkezteko epea 2 hilabetekoa da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa