(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ia mila obra 2018an, Nafarroa osoko toki erakundeen oinarrizko azpiegiturak hobetzeko osteguna, 2019.eko urtarrilak 17


Nafarroako Gobernuak 61 milioi euro baino gehiago bideratu ditu inbertsiorik premiazkoenak sustatzera


Nafarroako Gobernuak 61,4 milioi euro bideratu ditu 2018an toki erakundeen oinarrizko zerbitzuen azpiegituretan egindako inbertsioak finantzatzera. Kopuru horretatik, 36,3 milioi euro Tokiko Inbertsioen Planetik (TIP) datoz eta gainerako 25 milioiak Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioei buruzko Planetik.

Gauzatzen ari diren ia mila obrari esker, udalek beharrik premiazkoenei erantzun ahal izango diete karrikak zolatzeko lanetan, hondakinak biltzeko garbiguneetan, etxebizitzak urez hornitzeko sareetan, banda zabalerako konexioetan, argiteria publikoan eta jendea bizi den guneetarako bideen egokitze lanetan, besteak beste. Obra horiek guztiek 108.253.106 euroko inbertsioa suposatzen dute. Kopuru horren % 57 Nafarroako Gobernuak finantzatuko du eta toki erakundeek % 43.

Datu hauek Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek eta Toki Administrazioko zuzendari nagusia Xabi Lasak eman dituzte ezagutzera gaur goizean egindako prentsaurrekoan. Isabel Elizalderen esanetan, “hauxe da, zalantzarik gabe, toki inbertsioetarako orain arte egin den aurrekontu-ahaleginik handiena, inoizko kopururik handiena bideratu baita”.

2018ko aurrekontuen kargura 958 obra finantzatu dira Nafarroa osoan. Horietako batzuk bukatuta daude eta besteak 2019an bukatuko dira. Elizaldek poza agertu du, izan ere, “obra horiek guztiak behar-beharrezkoak dira eta gure udaletako oinarrizko azpiegiturak nabarmen hobetzen lagunduko dute. Inbertsio hauek Toki Erakundeak finantzatzeko planteamendu berriak ekar dezakeenaren aurrekari bat dira, izan ere, planteamendu berria egun Nafarroako Parlamentuan eztabaidatzen ari den Toki Administrazioa Erreformatzeko lege-proiektuan oinarritzen da”.

Tokiko Inbertsioen Plana

Tokiko Inbertsioen Planaren (TIP) egungo bertsioa 2016an onartu zen, udalek eta tokiko beste erakunde batzuek 2017-2019 epealdian gauzatu beharreko obrak finantzatzeko. Plan honek 4 urteko hutsunea bete du, izan ere, ordurarte onarturiko azken plana 2012an bukatu zen. 100 milioi euroz hornituta dago, eta diru hori planak irauten duen 3 urteetan banatuko da. Diruaren iturria Nafarroako Gobernuko Toki Ogasunen Funtsa da.

Plan zuzentzaileetan egindako inbertsio programaz gain eta tokian tokiko programazioei atxikitako obrez gain, toki erakundeek “libreki erabaki beharreko inbertsioez” baliatzeko aukera izan dute, lehentasunezkotzat jo dituzten premien artean non inbertitu behar duten erabaki dutelarik. Toki Administrazioko zuzendari nagusiak aditzera eman duenez, “libreki erabaki beharreko inbertsioak udalerrietako eta kontzejuetako biztanle kopuruaren arabera finkatzen dira, eta ildo horretan azpimarratu behar da, inbertsio plan honetan, biztanle gutxien dituzten Toki Erakundeak lehenetsi direla proportzionalki, betidanik finantzaziorik txikiena jaso baitute. Horrela, lurralde-kohesioaren helburua hobetu da”.

Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioak

TIParen bitartez aurreikusitako finantzaketaz gain, 2018ko ekitaldian 25 milioi gehiago izan dira toki azpiegituretarako, aurreko urtealdian Nafarroako Gobernuak sortutako superabitari esker. Horrek 389 obra gauzatzea ahalbidetuko du, 36,5 milioi euroko guztizko inbertsioa tarteko.

Xabi Lasak azaldu duenaren arabera, joan den abenduaren 27an, “Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioak” zehazten zituen Foru Agindua argitaratu zen, aurrekontuetan diru gehiago noiz egonen zen zain TIPeko erreserba-zerrendan zeuden obrak bilduz.

Horren harira gogoratu behar da FJIak diruz laguntzeko nahitaezko baldintza zela 2018ko abenduaren 31 baino lehen esleituta egotea eta horien justifikazioa urtarrilaren 31a baino lehen emanda egotea. Horren ondorioz, litekeena da behin-betiko kopuruetan aldaketaren bat egotea aipatutako azken datan eman beharreko justifikazioen arabera. Nolanahi ere, esleipena egiteko epea luzatu egin da urtarrilaren 21era, PLENA plataforma erabiltzeko zailtasunak izan dituzten toki entitateentzat edo esleipen prozedura eman gabe utzi dutenentzat.

Xabi Lasak adierazi duenez, “zenbatekoez haratago, ahaleginaren helburu nagusia da Nafarroan bizi den jendeak oinarrizko zerbitzu egokiak izatea eskura, den-denak funtzionamendu ezin hobean, jendea non bizi den alde batera utzita”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa