(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren egoitzen %85ak azken generazioko banda zabaleko konexioa izango du aurten eta gainerako %15ak 2020. urtean ostirala, 2019.eko urtarrilak 18


2018ko amaiera aldera abian jarritako jarduerek Nafarroako Banda Zabalaren Plan Zuzentzailea indartuko dute, sei urte baino gutxiagoko denboraldian amortizatuko diren inbertsioekin


Sagües, Beaumont eta Pinillos banda zabaleko konexio-planaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren egoitzen %85ak azken generazioko banda zabaleko konexioa izango du aurten eta gainerako %15ak datozen urtean. Modu horretan, urte bateko aurrerapenarekin, Nafarroako Banda Zabalaren 2021 Plan Zuzentzaileko helburu estrategikoetariko bat beteko da, María José Beaumontek, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilariak, adierazi duenaren arabera.

Mikel Sagues, Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko zuzendari nagusia, eta Iñaki Pinillos, Nasertic enpresa publikoko zuzendari kudeatzailea, kontseilariarekin batera izan dira Nafarroako Banda Zabalaren Plan Zuzentzailearen inguruan gauzatuko diren 9,84 milioi euroko jardueren aurkezpenean.

Planaren helburua da banda zabaleko sare berriak hedatzea Nafarroako lurralde osoan, era horretan, “teknologia berrien onurak herritarrengana, Administraziora eta enpresa-ehunera eramanaz, antzeko kalitate-baldintzetan, kokapen geografikoa edozein delarik ere”, adierazi du Beaumont kontseilariak.

Planaren helburu estrategiko nagusia da Nafarroako Gobernuaren 996 egoitzaren konektibitatea hobetzea, tartean, ikastetxeak, osasun-zentroak, liburutegiak, epaitegiak, suhiltzaile-etxeak edo Foruzaingoaren komisariak, besteak beste.

Iaz, jada lortu zen kokapen horien %56,67ak azken generazioko konexioak izatea, 2015eko %34,5aren aurrean; halaber, legegintzaldiaren hasieran zeudenekin alderatuta, zuntz optikora konektatutakoen kopurua bikoiztu egin zen. Aurten, %85era iritsiko gara eta 2020. urtean %100era, inbertsioak 244 egoitzarako egingo baitira eta laster lizitatuko den telekomunikazioetako kontratua burutuko baita.

Sare nagusia eta IP telefonia

Era berean, inbertsioak egingo dira Nafarroako Gobernuaren banda zabaleko sare nagusia hedatzeko, zuntz optikoaren aldetik nahiz irrati aldetik. Horrela, 2015ean, korporazio-sareak 210 kilometroko zuntza zuen, eta 2018an 556 kilometrora iritsi dira; aurten, 801 kilometrora hedatzea da helburua.

Inbertsioen hirugarren bloke nagusia telefonia analogiko tradizionaleko 3.453 luzapen IP telefoniara migratzea izango da, hots, sare berean ahots eta datu komunikazioak hartzen dituena, eta, modu horretan, prestazioak hobetu eta zerbitzuaren prezioa merkatuko da.

Inbertsio horiek inbertsio-itzulera handia dutela kalkulatzen da, 6 urte baino gutxiagoko denboraldian amortizatuko direla eta datozen 10 urtetan 8 milioi euro inguru aurreztu ahal izango direla uste baita.

Bestelako aurrerapenak

Banda Zabaleko Plan Zuzentzailearen beste helburu nagusietariko bat da jarduera ekonomikoko eremuetako konektibitatea hobetzea. Beaumont kontseilariak arlo horretan egindako aurrerapena “ikusgarria” dela esan du; halaber, nabarmendu du gaur egun industria-poligonoetan kokatutako enpresen %82,55ak duela banda zabal ultralasterra, eta kopuru hori 2016an %40,47koa zela.

Planaren beste helburu bat da Europarako Agenda Digitala betetzea, Europar Batasunaren gidalerroa; horren arabera, 2020 urterako herritar guztiek izan behar dute banda zabaleko sareen estaldura eta etxebizitzen erdiak Interneterako 100 megako konexioak. Gaur egun, Nafarroako etxebizitzen %86,1ak jada badu banda zabal ultralasterreko sarea (2015ean %69ak zuen), eta, Nafarroako Gobernuaren ustez, kopuru hori %88,1era iritsiko da 2019. urtean zehar.

Lurraldearen egituraketa da Planaren laugarren helburu estrategikoa, eten digitala murriztuaz. Ildo horretan, irrati bidezko telekomunikazioen sarea indartu da (Nafarroako Gobernuaren jabetzako 137 zentrotan), eta zentro horiek zuntz optikoaren sare propioarekin integratu dira, urruneko zonetan, operadore komertzialek banda zabaleko azpiegiturarik ez duten lekuetan, zerbitzua ematearren; ondorioz, “laster 5G sareak hedatu ahal izango dira landa-ingurunean”.

Lankidetzak

Banda Zabalaren Plan Zuzentzailean, lankidetza publiko-pribatuan oinarritutako estrategiak lehenetsi dira, generazio berriko sareak garatzea errazteko, inbertsioak eta arrisku erlazionatua sektore pribatuarekin partekatuaz, bien arteko sinergiak hobeto aprobetxatzearren.

Modu horretan, operadoreen esku jarri da zuntz optikoaren sare nagusiaren soberakina Nasertic enpresaren bitartez, sarrera-barrerak murriztuaz, soilik sarbide-sareen eraikuntzan inbertitu behar baitute, batzuetan FEDER funtsen babesarekin; aurretik, funts horien %15a bakarrik aprobetxatzen zen, eta, orain, ia osorik erabiltzen dira.

Azkenik, lankidetza publikoen artean, nabarmendu dute Beaumont kontseilariak eta Iruñeko Joseba Asiron alkateak iazko irailean sinatu zutela Nasertic-Animsa hitzarmena; horri esker, konektibitatea, eta, beraz, tokiko 162 erakunderi emandako IKT zerbitzuak hobetu ahal izango dira. Halaber, Wifi4EU ekimena azpimarratu dute, lehen deialdia abenduan ebatzi zuena eta Nafarroako hamar udalerrik —Artazu, Berriobeiti, Zirauki, Etxauri, Gesalatz, Iguzkitza, Martzilla, Mélida, Murillo el Fruto eta Tutera— espazio publikoetan wifia doan eskaintzeko aukera emango duena, Europako 15.000 euroko bonuak lortzeagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Plan Director De Banda Ancha
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa