(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren astean, gidatzean distrakzioak sahiesteko zaintza- eta kontrol-kanpaina berria egingo da ostirala, 2019.eko urtarrilak 18


Beste batzuen artean, mugikorraren edo GPSaren erabilera kontrolatuko dira


Urtarrilaren 21tik 27ra, Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta Tokiko Poliziak zaintza-eta kontrol- kanpaina bat egingo dute, mentalizatzeko gidatzerakoan arreta osoa jartzea ezinbestekoa dela.

Nafarroako Bide Segurtasunerako Estrategiaren barruan gogoratu dute ibilgailu barruan edo kanpoan gidariaren arreta erakarri eta zeregin horretatik besteratzen duen gertakari, jarduera, objektu edo pertsona orok distrakzioak sor ditzakeela. Mugikorretik minutu eta erdiz hitz egiten ari den gidariak (esku libreko gailuarekin ere) ez ditu seinaleen % 40ak jasotzen, batez besteko abiadura % 12 jaisten du, bihotz-erritmoa brastakoan azkartzen zaio, eta erreakzionatzeko denbora gehiago behar du. Horrez gain, beste distrakzio batzuk ere kontrolatuko dira kanpainan zehar, hala nola mezu-zerbitzuak (whatsapp eta beste batzuk) edo GPS programazioa erabiltzeagatiko distrakzioak.

Distrakzioen ondorioz gertatzen diren ohiko istripuak bidetik irtetea, aurreko ibilgailuaren kontra jotzea eta norbait harrapatzea dira, eta kausa hori biktimak dituzten istripuen % 30an errepikatzen da.

Kontzientziazioko kanpainak

Gidatzean distrakzioak prebenitzeko kontzientziazio-kanpainek hainbat gomendio egiten dituzte, horien artean telefonoa ez erabiltzea eta esku libreko mugikorra deskonektatzea, ez erretzea eta GPSa aldez aurretik programatzea.

Nafarroako Gobernuak 2018an hasi zuen mugikorra erabiltzeagatiko distrakzioen kontrako kanpainarekin jarraituko du 2019an zehar, Nafarroako Bide Segurtasunerako Estrategiaren markoan. Gidariei zuzenduta dago bereziki, baina baita oinezkoei eta txirrindulariei ere. "Mugikorrak beti itxaron dezake, zure bizitzak ez" esloganarekin, gidatzerakoan mugikorrean mezu bat irakurtzea edo idaztea zeinen arriskutsua den hausnartzera bultzatu nahi gaitu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa