(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

50.000 euroko edo gutxiagoko aurrekontua duten proiektu eszenikoak eta musikalak egiteko 200.000 euroko laguntzen deialdia ostirala, 2019.eko urtarrilak 18


Irabazi asmorik gabeko elkarteek eta fundazioek eskaera martxoaren 1era bitarte aurkez dezakete 2018ko azaroaren 2tik 2019ko azaroaren 1era bitarteko tartean egindako proiektuentzat


Kulturako Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak 200.000 euroko laguntzen deialdia onartu du, irabazi asmorik gabeko elkarteen edo fundazioen proposamen eszenikoak eta musikalak babesteko, baldin eta haien aurrekontua 50.000 eurokoa edo gutxiagokoa bada (Artem -50K 2019). Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da 2019ko martxoaren 1era bitarte.

Erakunde bakoitzeko proiektu bat onartuko da, eta 2018ko azaroaren 2tik 2019ko azaroaren 1era bitartean egindako proiektuak aurkeztu ahal izango dira. Proposamen bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa, berriz, ezingo da onartutako aurrekontuaren %70etik gorakoa izan edo 20.000 euro baino gehiagokoa.

Laguntzen helburua da kalitatezko eskaintza artistikoa egitea, diziplina artistikoetatik desberdina, jarduera artistikoa gizarteratzeko faktore bezala baloratzen duena, alderdi sozialak kontuan izan eta Foru Komunitateko lurralde osora zuzentzen dena.

Erakunde onuradunek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: haien estatutuen helburuetariko bat arte eszenikoekin eta musikalekin loturiko jarduerak egitea izatea, helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea eta 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen eratutakoa izatea.

Deialditik kanpo geldituko dira tokiko erakundeak, horien erakunde autonomoak, enpresa-erakunde publikoak, fundazioak eta parte handiena Nafarroako Foru Komunitateko tokiko erakundeek osatzen duten sozietate publiko parte hartuak; sindikatuak, enpresa-elkarteak, elkargo profesionalak eta elkarte profesionalak; Nafarroako 2018rako aurrekontu orokorretan izendun partida daukaten erakundeak; eta “Arte eszenikoen eta musikalen proiektu artistikoentzako 2019-2020 diru-laguntzak, 50.000 eurotik gorako aurrekontua dutenentzat” deialdian laguntza lortzen dutenak.

Dokumentazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztuko da nahitaez. Eskaerak aurkezteko epea astelehenean, urtarrilaren 21ean, irekiko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa