(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak eta Lares Elkarteak adinekoen egoitza-zentroetan osasun arreta hobetzeko Plan berri bat garatzea adostu dute ostirala, 2019.eko urtarrilak 18


Hitzarmenak paziente kronikoen arretan, zainketa aringarrietan zein gaitasun funtzionalaren hobekuntzan dauden programa berriak zentroetako egoiliarrei helaraziko zaizkiela bermatuko du


Domínguez kontseilaria, Laparra lehendakariordea eta Eduardo Mateo, hitzarmenaren sinaketan. ( irudia handitu )

Osasun eta Eskubide Sozialetako departamentuek eta Lares Elkarteak entitatean bildutako egoitza-zentroetako adinekoentzako osasun arreta hobetzeko Plana abian jartzea adostu dute, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, Osasun kontseilari Fernando Domínguezek eta Nafarroako Adinekoak Artatzeko Egoitza eta Zerbitzuen elkarteko lehendakari Eduardo Mateok gaur sinatu duten lankidetza-hitzarmenean jasotako baldintzen arabera.

Printzipioak

Plana ekitatearen eta finatzaketa publiko unibertsalaren printzipioetan oinarritu da, eta ez dago koordinaketa aplikatzerik Osasun Sistema Nazionalaren Oinarrizko Zorro Komunean bildutako osasun zerbitzuetan, osasun zerbitzuak egoitza-zentroko pertsonalak ala osasun-zentroetakoak ematen dituen kontuan hartu gabe.

Erantzunkidetasunean oinarritutako osasun zerbitzuen horniketa-sistema mistoa mantentzea erabaki da. Alde batetik, osasun zerbitzuak egoitza-zentroetako baliabide propioen bitartez emango dira, Eskubide Sozialetako Departamentuak aurretiaz pertsonalari zein ordutegiei buruz ezarritako ratioen arabera, eta bestetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko (O-NOZ) Lehen Mailako Arretako osasun zentroek emandako arreta koordinatu eta osagarriaren bidez.

Halaber, normalizazioaren eta moldaketaren printzipioei eutsi zaie. Egoitza-zentroetako jarduera familia giroko bizimodura gerturatzea da helburua, egoitza-zentroetako adinekoei paziente kronikoen arretan, zainketa aringarrietan zein gaitasun funtzionalaren hobekuntzan dauden programa berriak helaraziz, egin beharreko egokitzapenak eginda. Hori guztia, Eskubide Sozialetako Departamentuak zehaztutako egoitza bidezko arreta-ereduei eragin gabe.

Helburu nagusiak

Pertsona ardatz duen arreta eredu integral eta kolaboratiborako sarbidea bermatzea da planaren helburu orokorra, honako helburu nagusi hauen inguruan:

• Ahultasunaren detekzio eta esku-hartze goiztiarra lehenestea, gaitasun funtzionalaren berreskuratzea eta mantentzea indartuz, mendekotasuna prebenitzeko edo horren bilakaera moteltzeko.

• Egoitzetako adinekoen beharrei buruzko hasierako ebaluazio bateratua eta beharren araberako profilaren sailkapena egitea, Klinikoen Estrategian sartzeko irizpideak betetzen dituztenak lehenentsiz eta Ebaluazio Geriatriko Integrala aplikatuz.

• Paziente bakoitzari beharren araberako aldizkako arreta programatua bermatzea.

• Egoitza-zentroetako adinekoei Osasun Departamentuak ezarritako protokolo sanitario berberak aplikatuko zaizkiela bermatzea. Kronikoen programa, zainketa aringarriak, gaitasun funtzionalaren hobekuntza, etxeko ospitalizazioa eta abar.

• Egoitza-zentroetako pertsonal sanitarioa propioaren formakuntza indartzea, zehaztutako zerbitzuaren ordutegian Lehen Mailako Arretari dagozkion funtzioak betetzeko gauza izan dadin.

• Erakunde eta atal desberdinetako pertsonalaren formakuntza indartzea zahartzaroko psikopatologian, portaera-asalduren arretan eta murrizketa fisiko eta farmakologikoen saihestean.

Aldeen erantzukizunak eta konpromisoak

Eskubide Sozialetako Departamentuari dagokio egoitza-zentroek izan beharreko pertsonal sanitario propioaren ratioak ezarri, horien finantzaketa segurtatu, helburuak, betebeharak eta eginkizunak zehaztu eta zentroek aurreikusitako jarduerei esleitu beharreko denbora eta baliabideak eskaintzen dizkietela gainbegiratzeko erantzukizuna.

Egoitza-zentroak pertsonal sanitarioa kontratatzeaz arduratuko dira Eskubide Sozialetako Departamentuak ezarritako ratioen arabera, eta pertsonal horrek Lehen Mailako Arretako funtzioak bereganatuko duela ziurtatuko dute, adinekoentzako osasun arreta Osasun Departamentuak zehazturiko protokolo eta eredu bereberen arabera garatzen dela bermatzeaz gain. Halaber, pertsonal sanitarioak Lehen Mailako Arretako Historia Kliniko Elektronikoa bete beharko du, eta horretarako, egoitza-zentroek aldez aurreko hitzarmen espezifikoa sinatu eta dagozkion baimen informatuak bildu beharko dituzte, datuak babesteko araudian ezarritakoa betez.

Bestalde, Osasun Departamentua, Eskubide Sozialetako Departamentuak ezarritako betebeharrak edo ordutegi-mugak gainditzeagatik egoitza-zentroetako pertsonalak estali gabe utzitako osasun zerbitzuak emateaz arduratuko da, honako konpromiso hauek ere aintzakotzat hartuz:

• O-NOZeko pertsonalaren bitartez, mediku propioa ez duten adinekoei eman beharreko arreta segurtatzea, nahierakoa zein programatutakoa eta aldizkakoa.

• Medikuaren iritziz, Larrialdi Zerbitzuetan ohiko ordutegiaz kanpoko berariazko jarraipen klinikoa behar duten pazienteen arreta jarraitua bermatzea.

• Lehen Mailako Arretan zein Arreta Espezializatuan arreta ez-presentziala indartzea.

• Egoitza-zentroei hornitu beharreko osasun material eta produktuen katalogoa onartzea.

• Laresko egoitza-zentroetan aurreikusita zegoen Farmaziako Inplementazio Plana zabaltzen jarraitzea.

• Historia kliniko elektronikoaren maneiua, kronikoei buruzko protokoloak, zahartzaroko psikopatologia, portaera-asalduren arreta eta murrizketa fisiko eta farmalogikoak saihestea tarteko dituen Formakuntza Plana diseinatu eta finantzatzea.

• Funts dokumentaletarako online sarbidea eskaintzea, protokolo klinikoak, liburutegi birtuala eta formakuntza programa barne harturik, besteak beste.

Informazioa, koordinazioa eta jarraipena

Sinatzaileek erabakitakoaren arabera, Informazio Soziosanitarioko Sistemei buruzko talde teknikoa sortuko dute, pertsonen historia eta datu-baseei buruzko informazio eta ebaluazio sistema partekatu berriak garatzeko, identifikazio txartelen erabilpen sistematikoa bultzatzeko eta programaren ebaluaziorako adierazle berriak garatzeko.

Etengabeko eta kalitateko osasun arreta bermatzeko, koordinazio sistema berriak finkatu dira bi erakundeen menpeko profesionalen artean: zuzendaritza taldeen arteko aldizkako bilerak, kasuak baloratzeko eta kudeatzeko bilerak, saio klinikoak, baterako irakaskuntza jarduerak, eta abar.

Azkenik, hartutako konpromisoak betetzen direla zaintzeko, hitzarmenean dagokion jarraipen batzordearen eraketa aurreikusi da, 2na ordezkari bilduz O-NOZen, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren eta Lares Elkartearen izenean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa