(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hiriko estazio berri batek Erriberako airearen kalitatea neurtuko du Tuteran ostirala, 2019.eko urtarrilak 18


Gaur aurkeztu da, Ebroko Barca Vieja kirol arrantza eremuan egindako hobekuntzekin batera


Ezkerretik eskuinera: Risueño, García Balaguer eta Larrarte. ( irudia handitu )

Tuterak airearen kalitatea neurtzeko estazio berri bat du hirigunean. Horren bitartez, Erribera aldean dagoen ozono troposferikoaren kontzentrazioari buruzko datazio zehatzagoa egin ahalko da, eskualdeko biztanleen % 20 biltzen duen Erriberako hiri nagusia den heinean. Instalazio gaur goizean aurkeztu dute Ingurumeneko zuzendari Eva García Balaguerrek, Tuterako alkate Eneko Larrartek eta Ingurumeneko zinegotzi Olga Risueñok.

Estazioa Aranaz y Vides eta Fernando Remacha kaleen arteko plazan kokatuta dago. Su tamaño es de 2 metroko altuera, 2,5 metroko zabalera eta 3 metroko luzera ditu, eta mastan finkaturiko sentsore meteorologikoen laguntzaz, hiru lagin hartzen ahal ditu, bat partikula-analizagailu bakoitzeko eta beste bat gas-analizagailuetarako; den-dena babeste hesi batez inguraturik. Instalazioak ozonoa, nitrogeno oxidoak eta PM10 nahiz PM2,5 partikulak (10 mm eta 2,5 mm-tik beherako diametroa duten partikuletan zatikaturiko materia) aztertzeko analizagailuak ditu, baita haizearen abiadura eta noranzkoa, tenperatura, eguzki-erradiazioa, presioa eta hezetasun erlatiboa neurtzeko sentsore meteorologikoak ere. Guztira, 90.497 euroko kostua izan du, BEZ harne.

Tuterako estazio berriak, hirigunean kokatuta dagoen aldetik, eskualdeko hiri nagusiko biztanleek arnasten duten airearen kalitateari buruzko informazioa eskuratzea ahalbidetuko du, herritarrek oro har jasan beharreko esposizioaren adierazgarri gisa. Estazioa hiri-girokoa eta hondokoa da, izan ere, kokapen horretako airearen kalitate maila hiri-ingurune bati dagozkion jarduera guztien ezaugarriek baldintzatzen dute: trafikoa, berokuntza, berezko isuriak, industria eta hiri-jarduera orokorra.

Agerraldian, Eva Garcíak esan du estazio berria “beharrezko tresna dela Erriberako herritarren egiazko eskariari erantzuteko eta hiri inguruneko mailen neurketa zuzena bermatzeko”.

Airearen kalitatearen ebaluazioari dagokionez, Nafarroa lau zatitan banatuta dago: Erdialdea, Mendialdea, Iruñerria eta Erribera. Erriberako ebaluazioa Zangoza, Erriberri, Tutera eta Funesko estazioetan egindako neurketa finkoen bitartez egin izan da, baina kontuan izan behar Zangoza, Tutera eta Funesko instalazioak estazio industrialak direla, Acciona Energía, EDP eta Iberdrolaren isuriek airearen kalitatean duten inpaktua ebaluatzea xede dutenak, horien eraginpeko eremuan dauden gainerako jardueren isurien inpaktua ere neurtzen duten arren. Erriberan, kontzentraziorik altuenak Canraso Mendiko landa-eremuan dagoen EDP eta Iberdrolaren jabetzako estazioan erregistratu ohi dira. Castejongo ziklo konbinatuko zentralen ingurumen inpaktua ebaluatzea zen instalazio honen hasierako helburua.

Datuen arabera, airearen kalitatea ona da Erriberan, hots, Komunitatearen hegoaldeko eskualdean, eta mugako balio guztiak bete ditu une oro, salbu eta ozono troposferikoaren kasuan, izan ere, azken urteotan egoera hobetu den arren, Erriberan kutsatzaile horren kontzentrazio handi samarrak neurtu ohi dira, eta zenbait urtez ez da bete 102/2011 Errege Dekretuan osasuna babesteko jasotako helburuko balioa. Zorionez, azken bi urteotan, Erriberan ez da gainditu osasunaren babesari buruzko ozono maila.

Ozonoa eta osasunarentzat arriskutsuak diren beste kutsatzaile batzuk neurtzea

Inguruko airearen konposizioak legeak zehaztutako ezaugarri jakin batzuk bete behar ditu, giza-osasunak eta ekosistemek kalterik hartzeko arriskurik izan ez dezaten airean egon daitezkeen kutsatzaileen dondorioz. Nafarroako airearen kalitatea zaintzeko sarea osatzen duten estazioek denbora errealean neurtzen dituzte kutsatzaile hauen kontzentrazioak: sufre dioxidoa (SO2), nitrogeno oxidoak (NO eta NO2), ozono troposferikoa (O3), karbono monoxidoa (CO), bentzenoa eta suspentsioan dauden partikulak (PM10 eta PM2.5). Horiez gain, haizearen abiadura eta noranzkoa, tenperatura, hezetasun erlatiboa, presioa, erradiazioa eta prezipitazioa gisako parametro meteorologikoak neurtzen dituzte.

Ozono troposferikoa zenbait kutsatzaileren arteko erreakzio kimikoaren ondorioz atmosferan sortzen den substantzia kutsatzailea da, tenperatura altuekin eta eguzki-erradiazio handiekin errazago ugaritu ohi dena. Neurketa atariak informazio atatia (180 mikrogramo baino gehiago ordu batean airearen metro kubiko bakoitzeko) eta alerta ataria (240 mikrogramo) dira. Hortik aurrera, kalteak eragin ahal dizkie arriskurik handiena duten biztanleei; hala nola, bihotz-biriketako arazoak dituzten pertsonei, haur txikieta eta haurdun dauden emakumeei.

2017an bete zen lehendabiziko aldiz Nafarroa osoan osasuna babesteko helburuko ozono balioa, eta egoera hori bere horretan mantendu da 2018an. Bestetik, 2013az geroztik ez da gainditu informazio ataria, izan ere, urte hartako uztailaren 11n, 15:00etatik 17:00etara bitartean, atari hori gainditu zuen hiru orduko gorabehera gertatu zen.


García Balaguer, Risueño eta Larrarte, beste arduradun eta teknikoekin. ( irudia handitu )

Barca Viejako hobekuntzak: ziprininoek arrantzaz gozatu eta ibar-basoa antolatzea

Ondoren, Ebroko ibai-bazterrean dagoen Barca Vieja eremua bisitatu dute, Nafarroako Ingurumen Kudeaketarako enpresa publikoak (GAN-NIK) idatzi eta Nafarroako Gobernuak gauzaturiko proiektuaren bitartez leku horretan egin diren hobekuntzak ezagutzeko xedez.

Proiektu honen barnean, 28 arrantza-postu seinaleztatu (horietako, desgaitasuna duten pertsonentzat moldatuz) eta egokitu dira, zenbakiak jarriz eta sastrakak kendu nahiz inausketa lanak egiteko prestatuz, eta sarbideak ere doitu dira bide eta zidorretan egindako hobekuntzen bitartez. Zaborrak biltzeko edukiontzi bat instalatzea ere aurreikusi da.

Hauexek dira Nafarroan ziprinidoen arrantza hobetzea xede duen estrategia zabalago bati atxikitako jarduketa honen helburuak: arrantza ibar-basoen kontserbazioarekin bateragarria egitea, arrantzaleei ibairako sarbidea hobetu eta antolatzea, arrantza lehiaketak egiteko azpiegiturez hornitzea eta degradatutako eremuetan ibar-baso naturala berreskuratzea.

Horren harira, degradatuta dagoen ibar-basoaren zati baten berreskuratzea egitea ere aurreikusi da, aurten egingo diren landaketen eta birlandaketen bitartez.

Kudeaketa mota hau arrantza eremuaren sorrera edo/eta egoitzapena oinarri duen Ziprinidioen Eremuaren Plan Zuzentzaileari (egun, tramitazio aldian) atxikita dago, betiere arrantzaz nolabaiteko bermeaz gozatu eta ibar-basoen ustiapena horien kontserbazio eta hobekuntzarekin bateragarria egiteko asmoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa