(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako hainbat kontseilu erregulatzaile berritzeko hauteskundeen deialdia astelehena, 2019.eko urtarrilak 21


Ondorengo kontseiluak dira: "Lodosako Pikillo Piperra", "Erronkari", "Tuterako Orburua" eta Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseilua CPAEN-NNPEK


Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak hauteskundeak deitu ditu lau kontseilu arautzaile berritzeko. Hain zuzen ere, honako hauek dira: “Pikillo Piperra” eta “Erronkari” Jatorri Deitura Babestuak; “Tuterako Orburua” Adierazpen Geografiko Babestua; eta Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseilua (CPAEN-NNPEK).

Hauteskundeen prozedura arautzen duten arauak Isabel Elizalde kontseilariak emandako Foru Aginduan zehazten dira.

Prozesuaren hurrengo hitzordua otsailaren 4an izango da, eta orduan izendatuko dira Hauteskunde Batzorde Goreneko kideak eta deituretako, adierazpen geografikoetako eta nekazaritza-produkzio ekologikoko Hauteskunde Batzordea. Lehena lehendakariak, bost kidek eta idazkariak osatuko dute; bigarrena (Deituren Batzordea), berriz, lehendakariak, zortzi kidek eta idazkariak osatuko dute.

Otsailaren 13an Batzordeak eratu ondoren, behin betiko erroldak argitaratuko dira martxoaren 8tik aurrera. Hautagaiak martxoaren 13ra bitarte aurkeztu ahal izango dira, eta mahaien eraketa eta bozketak apirilaren 16an egingo dira. Azkenik, maiatzaren 9an kide berriak karguaz jabetuko dira.

JDB edo AGBeko kontseilu erregulatzaileen funtzio nagusiak izango dira produktuak kontsumitzaileen artean hedatzea eta sustatzea kualitateak nabarmenduaz, babestutako izena babestea, inskribatutako operadoreen erregistroaz arduratzea, eta, kasu batzuetan, hartutako produktuen kontrolaz zuzenean arduratzea eta arautzen dituen baldintza-pleguaren arabera ekoiztu direla ziurtatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa