(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Europa Hurbilago” programarentzako diru-laguntzaren deialdia onetsi da astelehena, 2019.eko urtarrilak 21


15.000 euroko zuzkidurarekin Nafarroako enpresei Europako funtsak lortzen lagundu nahi zaie


2018ko deialdiko parte-hartzaileak Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzan, Bruselan.

2018ko deialdiko parte-hartzaileak Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzan, Bruselan. ( irudia handitu )

Gaurtik aurrera, Nafarroako enpresek, Gobernuaren Europako Ekintza Planaren barruan, 2019rako “Europa Hurbilago” diru-laguntzetarako deialdian parte har dezakete. Programa horren bidez, Nafarroako enpresei Europako funtsak lortzen lagundu nahi zaie, eta 15.000 euro bideratu dira horretarako.

Astelehen honetan Nafarroako Egunkari Ofizialean argitaratu den foru-aginduak ekainaren 30ean ezartzen du eskaerak aurkezteko epemuga. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren Izapideetarako on-line Katalogoaren fitxa hau bete behar da.

Deialdiak, 15.000 eurorekin hornituta dagoenak, Nafarroako enpresei Europako funtsak lortzen laguntzea du xede.

“Europa Hurbilago” programak bi helburu bete nahi ditu. Batetik, Europako Horizontea 2020 markoaren barruan proposamenak prestatzen ari diren enpresei prestakuntza ematea. Prestakuntza hori Nafarroako Enterprise Europe Network guneekin lankidetzan emango da (AIN Nafarroako Industria Elkartea eta Nafarroako Unibertsitatea) eta izaera praktikoa izango du, bereziki.  Horri esker, Europako diru-laguntzen deialdietara aurkezten diren enpresek beren proposamenak hobeagotu ahal izango dituzte, eta, ondorioz, emakidarako aukera gehiago izango dituzte.

Bigarrenik, diru-laguntza horrekin enpresei bidaia-gastuak ordaintzen lagundu nahi zaie, biltzarretara eta hitzaldietara joan eta ordezkari nagusiekin bilerak egin ditzaten EBko eremuan dituzten proposamenak hobetzeko. Horretarako, Nafarroako Ordezkaritzak Bruselan, Enterprise Europe Network guneen laguntzarekin, haien beharretara egokitutako bilera-agenda antolatuko du.

Kide bakoitzak 1.000 euroko diru-laguntza jaso dezake gehienez ere, Bruselan ostatu hartzeko eta mantenurako, garraio publikorako eta inskripzio-gastuetarako (BEZ kanpo).

Nafarroan zerga-egoitza duten eta 2019 eta 2020 urteetarako Europako deialdi batean parte hartzeko proiektuak prestatzen ari den enpresei zuzenduta daude.

Topagune Iraunkorrak

Nafarroako Gobernuak 2016an Europako Ekintza Plana egin zuen, besteak beste, Nafarroako enpresei EBko funts gehiago lortzen laguntzeko. Testuinguru horretan, urtarrilaren 9an (asteartea), Gobernuak Topagune Iraunkorrak aurkeztu zituen, hau da, Nafarroako Espezializazio Adimendunaren Estrategiari lotuta lau arloren inguruan biltzeko informaziozko egiturak, zeinetan agente parte-hartzaileek informazio xehatua eta egituratua eskuratu eta Europako Markoan ekimen anitzetan parte har dezaketen.

Nafarroako Gobernuak Bruselan zuzentzen duen web-orriaEuropako Ekintza Planean, jasotako proiektu bat da, eta zenbait informazio-neurri biltzen ditu EBko programazioari, funtsei, legegintza-berrikuntzei, politikei, ekitaldiei eta sareei buruz.

Bruselan, Europako edo nazioarteko 1.500 erakunde baino gehiago, 160 enbaxada eta Europako elkarte eta federazio profesional gehienak daude. Horrez gain, Brusela munduko prentsa-zentro handienetako bat bihurtu da, eta 60 banku atzerritar baino gehiago, nazioarteko 1.700 enpresa, 300 aholkularitza eta abokatu-bulego baino gehiago eta nazioarteko 21 eskola ere biltzen ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa