(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Italiako Stefano Sannino enbaxadorea hartu du astelehena, 2019.eko urtarrilak 21


Bileran, Nafarroaren eta Italiaren arteko topaketarako espazio berriak indartzeko jarrera agertu dute


Barkos Lehendakaria bere bulegoan, Italiak Espainian duen enbaxadore Stefano Sanninorekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, Nafarroako Jauregian duen bulegoan harrera egin dio gaur arratsaldean Italiak Espainian duen enbaxadore Stefano Sanninori. Topaketan parte hartu du, halaber, Luciana Schiavarellik, Italiako Ohorezko Kontsul berria denak Iruñean.

Bi ordezkariek gaurkotasuneko gaiak zein Nafarroaren eta Italiaren arteko harremanak izan dituzte hizpide. Bereziki, eskualdeen arteko lankidetzako Europako egoera aztertu ahal izan dute, mugaz haraindiko lankidetzaz haratago. Horrez gain, biek topaketarako espazio berriak indartzeko jarrera agertu dute.

Italia Nafarroako enpresentzako merkatu garrantzitsuenetarikoa da kopuru aldetik. 2017. urtean, Nafarroak Italiara produktuak esportatu zituen 672,55 milioi euroren truke; hori dela-eta, Nafarroako esportazioen hirugarren helmuga izatera iritsi da soilik Alemaniaren eta Frantziaren atzetik.

Azken hiru urtetan, hogei bat enpresak Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso dute Italian nazioartekotzeko proiektuetarako, laguntzen deialdien barruan.

Turismoari dagokionez, ditugun azken datuen arabera, Nafarroak bisitari gehien jasotzen dituen bosgarren herrialdea da Italia; iaz, urtarrila eta azaroa artean, 5.903 bisitari etorri ziren.

Stefano Sannino Italiak Espainian eta Andorran duen enbaxadorea da 2016ko martxoaren 21az geroztik. Aurretik, Italiaren ordezkari iraunkorra izan da Europar Batasunean, Bruselan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa