(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NKGIk Gazte Txartelaren hitzarmena berritu du Rural Kutxarekin eta CaixaBankekin asteartea, 2019.eko urtarrilak 22


207.000 euro bideratuko dira programara; programak dagoeneko 76.180 titular ditu Foru Komunitatean


Ezker-eskuin: Adela González, Ricardo Goñi, Pablo Andoño eta Ruben Goñi Gazte Txartelaren eredu ezberdinekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak datozen lau urteetarako lankidetza-hitzarmena sinatu du gaur Nafarroako Rural Kutxarekin eta CaixaBankekin, Nafarroan Gazte Txartela banatzeko. NKGIk kudeatzen du Txartela, eta 76.180 titular ditu. Finantza-erakundeetako bakoitzak 83.000 euro emango ditu programa garatzeko. Bestalde, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak 41.000 euro jarriko ditu helburu bererako.

Hauek sinatu dute hitzarmena: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi; Nafarroako Rural Kutxako Erakundeekiko Harremanetarako zuzendaria, Ricardo Goñi; eta CaixaBankeko Txikizkako Bankuko zuzendaria, Pablo Andoño.

Aurrekontu horrekin (207.000 euro), Gazte Txartelak bere titularrei (14-30 urte arteko gazteak) zuzendutako hainbat ekintzaren bidez dinamizatuko du programa. Ekintza horiek partaidetza, sormena, elkartasuna, jasangarritasuna, mugikortasuna eta antzeko balioak sustatu behar dituzte, eta gazteak gizarteratu eta haien bizi-kalitatea hobetu.

Gainera, otsailaren 16an, 30 urte beteko dira Nafarroa Europako Gazte Txartelari atxikitzeko hitzarmena sinatu zenetik. Hortaz, programak ezusteko ugari eskainiko ditu data hori ospatzeko, azken hiru urteetan programak urtaro bakoitzean eskaintzen dituen jarduerekin batera.

Aurreko kanpainan iragarri ziren berrikuntzen artean, European Youth Card Association (EYCA) elkartearen webgune berria sortzearena zegoen, askoz ere dinamikoagoa eta irisgarriagoa. Aurten, badago webgune hori, baita titularren Europako datu-base erraldoi bat ere, Europa osoko gazteek promozio paneuroparrak eskuratu ahal izan ditzaten. Horretarako, Gazte Txartela egokitze-prozesuan dago, titularrek promozioak eskuratu ahal izan ditzaten.

Berrikuntza guztiak sare sozialen bidez ezagutaraziko dira: Twitter, Facebook eta Instagram; baina baita Gazteentzako Informazio Buletinaren eta NKGIren webgunearen bidez ere.

Gazte Txartelaren Batzordea hiru hilez behin bilduko da, proposamenak baloratzeko eta hiruhilekoan egiten diren ekintzen segimendua eta ebaluazioa egiteko. Hauek osatuko dute Batzordea: NKGIko zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi; Gazteriaren zuzendariordea, Adela González; NKGIko teknikariak; eta Rural Kutxako eta CaixaBankeko marketineko arduradunak (Carmen Díaz de Rada eta Sara Larumbe, hurrenez hurren).

Deskontuak 38 herrialdetan

Gazte Txartela programa European Youth Card Association (EYCA) elkarteak zuzentzen du eta Europako Kontseiluaren babesa du. 80.000 puntuk baino gehiagok eskaintzen dituzte deskontuak Txartela duten 38 herrialdeetan. Puntu horiek Gazte Txartelaren establezimendu laguntzailearen eranskailua dute, eta deskontuak salmenta-prezioari aplikatzen zaizkio, eskaintza berezietan edo merkealdietan izan ezik.

Gazte Txartelak bi modalitate ditu: klasikoa eta finantzarioa. Klasikoa online eskatu edo berritu daiteke iaztik, eta doan jaso dezake titularrak, etxean bertan, Gazteriaren egoitzan (Yanguas y Miranda 27, Iruña) eta Gazteriaren Lizarrako, Tuterako edo Tafallako zerbitzuetan. Finantzarioa Nafarroako Rural Kutxaren eta Nafarroako La Caixaren edozein bulegotan tramitatzen da.

2018ko balantzea

2018an, 21 jarduera antolatu ziren zinemarekin, antzerkiarekin eta musikarekin lotuta, eta zortzi mila ehun eta berrogeita hamar gaztek baino gehiagok gozatu zuten haietaz. Ikastaroetan eta tailerretan ehun pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte, eta aisiarekin eta abenturarekin erlazionatutako aire zabaleko jardueretan, berriz, Gazte Txartela duten 1.300 pertsonak baino gehiagok.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa