(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak milioi 1 euro inguru bideratuko du tokiko kontsultategiak erreformatu edo handitzera
asteazkena, 2019.eko urtarrilak 23


Toki erakundeak dira laguntza hauen onuradunak eta eskaerak otsailaren 21era arte aurkeztu ahalko dituzte


Nafarroako Gobernuak toki erakundeei zuzendutako 950.000 euroko guztizko balioa duen laguntza-deialdia zabaldu du, Nafarroako mediku kontsultategietan 2019an egin beharreko hobekuntzak zein handitze eta eraberritze lanak finatzatzeko.

NAOn argitaratutako deialdi honek honako lan hauek finantzatzea du helburu: kontsultategiak handitzeko lanak: kontsultategiak handitzeko obrak, dagozkien eraikinetan eremu berriren bat eraikitzeko lanak tarteko direla; egun dagoen eremuren bat eraberritu edo birmoldatzeko lanak; handitzea eta eraberritzea uztartzen dituzten lanak eta kontsultategiaren eraikineko instalazioak egokitu edo hobetzea xede duten jarduketa txikiak, hala nola, egituraren segurtasuna, iturgintza eta saneamendu instalazioa, arkitektura oztopoen deseztapena, estalkiak, fatxadak eta kanpoko arotzeria, betiere mantentze-lantzat sailkaturik ez badaude. Deialditik kanpo utzi da eraikin berrien eraikuntza.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 21ean bukatuko da. Toki erakundeek proposamenak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan aurkeztu ahalko dituzte (Armada Etorbidea 2, Iruñea 31002), baita legean aurreikusitako bestelako lekuetan ere.

Esleipen ekonomikoa egiteko irizpideak

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa zehazteko, aurkeztutako proiektu edo aurrekontua, adierazitako beharretara egokitzeko gaitasuna eta oinarrietan ezarritako mugak hartuko dira kontuan. Handitzeko eta/edo eraberritzeko obren kasuan, azalera eraikiko metro koadro bakoitzeko, gehieneko dirulaguntza 2.000 eurokoa izanen da erakinean azalera berriak eraikitzen direnean, eta 1.100 eurokoa dauden azalerak eraberritzen direnean. Instalazioak egokitzeko eta/edo hobetzeko jarduketa txikien kasuan, gehieneko zenbatekoa jarduketen benetako gastua izanen da.

Kontsultategia dagoen eraikinean osasun arlokoak ez diren beste bulego batzuk badaude, eta dirulaguntzaren xedeko jarduketak gainerako bulegoak ere ukitzen baditu, kontsultategiaren azalarekiko proportzionala izanen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa.

Baloratzeko irizpideak

Laguntzak ematerakoan, eskaerak ondoan adierazitako ataletako batean sartuko dira, eta gehienez 20 puntuko kalifikazioa emanen zaie Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arretako Gerentziak zehaztutako lehentasun eta premien arabera:

1) Eraikina handitu edo handitu eta eraberritu beharra, profesionalek zerbitzua emateko espazio berriak (kontsultak, aretoak) lortzeko. Azpiatal honetan, balorazio batzordeak, aurreko paragrafoan adierazitakoaz gain, espazio berrien premiak hartuko ditu kontuan, zentroari esleitutako giza baliabideen plantillaren igoerak (egina edo aurreikusia) eta/edo O-NOZek herritarrei osasun prestazio berriak emateko dituen aurreikuspenak sortuak. 20 puntu gehienez.

2) Eraikina eraberritu beharra, dauden espazioak berrantolatzeko eta, modu horretan, herritarrei ematen zaien arretaren baldintzak edo profesionalen lan baldintzak hobetzeko. 17 puntu gehienez.

3) Dauden instalazioak egokitzeko edota hobetzeko jarduketa txikien beharra, Hirugarren Oinarrian jasotakoaren harira, edo instalazion horiek sortu beharra. 10 puntu gehienez.

Halaber, 5 puntura arteko puntuazioarekin baloratuko da kontsultategi bakoitzean zenbat biztanleri ematen zaien arreta (kontsultategia etengabeko arreta gunea bada, 2 puntu emango zaizkio eta esleitutako banakako osasun-txartelenm kopurua gehienez 3 punturekin baloratuko da).

2018ko laguntzak: proiektuak eta obrak Mendabian, Berriobeheitin eta Murchanten

Iaz banatutako laguntzei esker, Mendabiako kontsultategia handitzeko proiektua gauzatu, Berriobeheitiko kontsultategia egiteko udal eraikinean egin beharreko lanak finantzatu eta Mrchanteko kontsultategia handitu eta erreformatu ahal izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa