(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak atzeraeraginezko izaerarekin urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko du AP-15 autobideko bidesariaren hobaria 24 ordutan joan-etorriko ibilbideak egiten dituzten Vía-T duten ibilgailu arinetarako asteazkena, 2019.eko urtarrilak 23


Foru Erkidegoak 12 miloi euro inbertituko ditu ondorio horretarako, 2018. urterako Estatuko Aurrekontuetatik eratorrita


Foru Exekutiboak gaurko bilkuran erabaki du osagarrizko hobari berri bat aplikatzea Nafarroako Autopistatik (AP-15), 24 ordutan joan-etorriko ibilbideak egiten dituzten Vía-T duten ibilgailu arinetarako eta bidearen emakidadunarekin hitzarmen bat sinatzeko baimena eman du, Audenasa, alegia; hobari berri hau Nafarroako Gobernuak, dagoeneko, bide honetan, aurreko mendeko laurogeita hamarreko hamarkadatik aplikatzen dituen deskontuen politikaren barne sartzeko.

Neurria atzeraeraginezko izaerarekin aplikatuko da, urtarrilaren 1etik aurrera, ibilgailu arinetarako (I. mota) ordainleku berberaren artean 24 ordutan egindako joan-etorriko ibilbidetan, bide honen emakidadunarekin lotutako OBE Vía-T gailua badute, Nafarroako Gobernua eta Audenasa artean 2008ko martxoaren 14an sinatutako hitzarmenaren arabera. Erabiltzaile hauek orain arte ordaintzen zuten BEZa ordaindu besterik ez dute egin beharko.

Gobernuan akordio hau hartu du, aurreko ostiralean, urtarrilak 18, Sustapen Ministerioak baieztatu ondoren, 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorretako 12 milioi euro neurri honetarako erabiliko direla.

Ibilgailu arinetarako deskontu berri hau dagoeneko indarrean dauden (beti Audenasarekin lotutako Vía-T gailuetarako) eta foru kutxetatik finantzatutako deskontuez gain aplikatuko da, besteak beste, ibilgailu arinei dagokienez, deskontu zehatzak (oinarrizko prezioaren %40 inguru), itzulera doan 72 ordutan baino lehen eginez gero AP-15 ohiko moduan erabiltzeagatiko deskontuak. 2019ko ekitaldi honetan, Nafarroako Aurrekontuek aurreikusi dute 14,2 milioi euro inbertituko direla aipatutako bidea erabiltzea sustatzeko politika honetan. .

Gaur egun, noizean behingo erabiltzaileei dagokienez, egunean bertako joan-etorriko bidaia baterako, dagoeneko existitzen diren deskontuen ondorioz, oinarrizko prezioaren %70 inguruko deskontua egiten zaie. Deskontu berriarekin, beherapen hau oinarrizko prezioaren %94 inguruan kokatzen da. Ohiko erabiltzaileei dagokienez, zegoen deskontua askoz altuagoa zen. Hilabete bereko joan-etorriko 20 bidaietarako, dagoeneko zeuden deskontuen eraginez, oinarrizko prezioaren %96ko deskontua aplikatzen zen. Hobari berriarekin, beherapen honek oinarrizko prezioaren %98tik goraxeago egiten du.

Deskontu berria indarrean egongo da Estatuak ondorio horretarako ezarritako zuzkidura kontsumitu arte eta, horrek, Nafarroako Gobernuaren aurreikuspenaren arabera, urte anitzeko indarraldia eduki ahal izango du (3 eta 5 urte bitartera arte, bide honetarako aurreikusitako igarotze datuen arabera).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa