(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberako proiektu eoliko bat, foru intereseko inbertsio izendatu da asteazkena, 2019.eko urtarrilak 23


Ablitas, Buñuel, Cabanillas eta Cascanten 5 haize-parke izango ditu eta eraikitze fasean 300 eta ustiapen fasean 59 lanpostu inguru sortzea aurreikusten da


Nafarroako Gobernuak Erriberan, guztira 166MW izango dituen, parke eolikoak eraiki eta ustiatzeko ENHOL S.L taldeak proposatutako proiektua foru intereseko inbertsio izendatu du. Hala onartu du gaurko bilkuran.

Zehazki bost haize-parke eraikiko dira: Ablitasen bi, eta Buñuel, Cabanillas eta Cascanten bana, gutzira 146 milioi euroko inbertsioarekin. Lanpostuen sorrerari dagokionean, eraikitze eta instalazio fasean 250 eta 300 lanpostu artean sortzea aurreikusi da. Ondoren, 59 pertsona batuko dira ustiaketarako. Lanpostuak zonaldean bertan sortuko dira.

Exekutiboak proiektu honek Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren baitan “Energia berriztagarriak eta baliabideak” arloarekin bat egiten duela iritzi du; eta hala, Energia Planean zehaztutako energia berriztagarrien ekoizpenaren helburuak lortzeko baliogarria da. Gainera, lanpostu kopuruen sorrera nabarmendu ditu, bai eraikitzean zein ustiaketan, lanpostuak sortzeko behar bereziak dituen zonalde batean.

Gogorarazi beharrekoa da Nafarroako Gobernuak foru intereseko inbertsio izendatu ditzakeela Nafarroaren lurralde, gizarte eta garapen ekonomikoan aparteko garrantzia izan dezaketen proiektuak. Izendapen hori lortzen duten egitasmoek ondoren Nafarroako erakunde publikoetan egin beharreko tramitazioetan aurretiazko bultzada izaten dute. Hala, adibidez, ekintza bat ezartzeko zein ejekuzio lizentziak lortzeko edota irekiera eta martxan jartzeko tramitazioak irauten duten duten denboraren aurrean, proiektu hauek prozezu hori azkarrago gauzatzen dute.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa