(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk asteazkena, 2019.eko urtarrilak 23


Irunberri eta Hezkuntzaren artean herriko LHko zentroan elkarbizitza hobetzeko akordioaren sinadura da nabarmentzekoa


Hezkuntza eta Irunberriren artean elkarbizitza hobetzeko akordioa sinatzea onetsi da

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsi du Hezkuntza Departamentuak eta Irunberriko Udalak Irunberriko Lanbide Heziketarako Ikastetxe Politeknikoko elkarbizitza hobetzeko “Kanpo Lana” hitzarmena sinatzea.

Irunberriko ikastetxeak Nafarroako beste ikastetxe batzuetan ere ezarria dagoen ekimena abian jarri du. Egitasmo honen helburua da elkarbizitzarako aurkako jarrerengatik ikasgeletako kaleratzeak ordezkatzea, izan ere neurri horiek beti ez dute izaten ikasleen jarreran beharrezkoa den eraginik.

Aurkako jarrerak ematen diren kasuetan kaleratzeen ordez, aukera eraikitzaileak proposatzen dira. Hala, bestelako giro batean bizikidetza lantzeko eta elkarlanerako aukera eskainiz. Modu horretara, ikasleek bestelako errealitate sozialak ezagutzeko aukera izaten dute eta hala beraien ardura garatzen da, beste esparru batzuetan ere baliogarriak izan daitezkeen trebeziak eskuratuz.

Ugar (Yerri) eta Villafrancako herri-lurretan desafetakzioak egitea onartuta

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran bi akordio onetsi ditu zeinen arabera Ugar kontzejuko (Yerri) eta Villafrancako Udaleko herri-lurretan desafektazioak egitea onetsi den.

Ugarri dagokionean, herri-lurretako 9.500m2 Yerriko Udalari utziko zaizkio Allozko urtegiko inguruak atondu ditzan. Lagapen honen helburua natur eta eremu turistiko horretako aparkalekuko zonaldea antolatu eta arautzea da.

Villafrancan berriz, ‘La Dehesa’ eremuko herri-lurren 7.189m2 partikular bati utziko zaizkio txerriak gizentzeko ustiategi batentzako. Lagapena 20 urtez izango da eta urtero 305,12 euro (gehi BEZ) ordaindu beharko ditu banakoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa