(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroan kirolaren arloko lanbideetan lanean hasi eta aritzeari buruzko Foru Legearen proiektua onartu du asteazkena, 2019.eko urtarrilak 23


Lanbide horiek arautzea proposatzen da, horiek jorratzeko beharrezko kualifikazioa eta esparru funtzionala zeintzuk diren zehaztuaz


Transcripción textual del video

Nafarroan kirolaren arloko lanbideetan lanean hasi eta aritzeari buruzko Foru Legearen proiektua onartu du gaurko bileran Foru Gobernuak. Horren helburu nagusia da horietako batzuetan aritzeko funtsezko alderdiak arautzea; hots, zeintzuk diren, zer-nolako kualifikazioak eskatzen diren zehaztea, eta bakoitzari dagokion esparru funtzional orokorra ematea. Hemendik aurrera, testua Nafarroako Parlamentura igorriko da, han eztabaidatu, eta, hala behar izanez gero, ondoren onar dezaten.

Nafarroan kirolaren arloko lanbideetan lanean hasi eta aritzeari buruzko Foru Legearen proiektua onartu du gaurko bileran Foru Gobernuak. Horren helburu nagusia da horietako batzuetan aritzeko funtsezko alderdiak arautzea; hots, zeintzuk diren, zer-nolako kualifikazioak eskatzen diren zehaztea, eta bakoitzari dagokion esparru funtzional orokorra ematea. Hemendik aurrera, testua Nafarroako Parlamentura igorriko da, han eztabaidatu, eta, hala behar izanez gero, ondoren onar dezaten.

Modu horretan, arauaren bitartez, eremu hori Nafarroan arautzeko dagoen beharrari erantzuna eman nahi zaio. Ildo horretan, kontuan hartzen du “kirolaren praktika gero eta hazkunde eta inpaktu sozial handiagoa izaten ari den fenomenoetariko bat dela, eta pertsonentzat onura garrantzitsuak dituela onartzeko moduko baldintzetan egiten bada, baina osasun eta segurtasunerako mehatxu handia ere izan daitekeela beharrezko prestakuntzarik gabeko pertsonen zuzendaritza edo gainbegiradapean egiten bada”. Hori dela-eta, uste da Nafarroako kirol-sistemak eta gizarteak oro har behar bezala prestaturiko profesionalak eta/edo hezitzaile fisikoak eta kirol-arlokoak behar dituela.

Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak, Nafarroako Kirol Kontseiluaren bitartez, Foru Legearen aurreproiektua egiteko lanerako batzorde espezifikoa sortu zuen. Modu berean, parte hartzeko prozesua burutu zuten eremu horretako agente eta erakunde ezberdinekin, eta, azkenik, aurreproiektua jendaurrean erakutsi zuten. Parte hartzeko prozesu osoa amaitutakoan, hogei bat pertsona eta erakunderen 76 alegazio eta/edo proposamen jaso zituzten.

Araututako lanbideak

Lau titulu, hamasei xedapen gehigarri, zortzi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta azken lau xedapenaren bitartez, Lege-proiektuan arau honetan erregulatutako lanbideak zehazten dira; hona hemen zeintzuk diren: gorputz hezkuntzako irakaslea, kirol-monitorea, entrenatzailea, kirol-zuzendaria eta prestatzaile fisikoa.

Halaber, arauan jasotzen dira haien atribuzioak eta dagozkien prestakuntza-eskakizunak.

Era horretan, gorputz hezkuntzako irakasleak Gorputz Hezkuntza eman ahal izango du dagozkion irakaskuntza-mailetan eta funtzio instrumental edo eratorri guztiak egin ahal izango ditu; hots, hezkuntza-legedian aurreikusitakoak.

Kirol-monitoreak ondorengo funtzioak egin ditzake: plangintza, formakuntza, ikaskuntza, animazioa, egokitzapen fisikoa, egoera fisikoa berreskuratzea edo hobetzea, entrenamendu edo prestakuntza pertsonala, monitorizazioa, kontrola, gida, akonpainamendua, ebaluazioa eta antzeko funtzioak edozein kirolarirekin edo kirolari-talderekin, jarduera hori errendimenduko kirol-lehiara bideratuta ez badago. Kirol-monitoreak bere jarduera profesionala garatu ahal izango du prestakuntzako edo hastapeneko lehiaketen eremuan, errendimendura bideratuta ez daudenean.

Entrenatzailearen lanbideak aukera ematen du ondorengoak egiteko: entrenamendua, prestakuntza fisikoa eta teknikoa, hautapena, aholkularitza, plangintza, programazioa, zuzendaritza, gidaritza, kontrola, ebaluazioa, segimendua eta kirolarien eta taldeen antzeko funtzioak, errendimenduko lehiaketetan aurkeztea helburua denean.

Kirol-zuzendariaren lanbidean, honako hauekin zerikusia duten jarduera profesional guztiak egin daitezke: zuzendaritza teknikoa, programazioa, plangintza, koordinazioa, kontrola, ebaluazioa, gainbegiraketa eta antzeko funtzioak kirol-arloko zentro, zerbitzu, jarduera eta erakunde publiko zein pribatuen inguruan, kirolaren zientzietako ezagutza eta teknika propioak aplikatuaz. Halaber, kirol-zuzendariaren egitekoak izango dira kirol-monitorearen eta kirol-entrenatzailearen lanbideak dituztenek egiten dituzten funtzio teknikoak koordinatzea, berrikustea eta ebaluatzea.

Prestatzaile fisikoak jarduera fisikoen eta kirol-jardueren aholkularitza, plangintza, diseinu, ebaluazio tekniko-zientifiko, garapen eta gauzatze funtzioak egin ahal izango ditu, jarduera horiek pertsonen egoera fisikoa eta koordinazio-gaitasunak mantentzeko, garatzeko, hobetzeko, optimizatzeko eta berreskuratzeko direnean, haien bizi-kalitatea eta osasuna hobetzeko helburuarekin, edota lesioak eta patologiak dituzten pertsonak prebenitzeko, berrezitzeko, berregokitzeko eta berrentrenatzeko funtzioak, jarduera fisiko eta kirol-arloko jardueren eta haien ezaugarri eta premietara egokitutako ariketa fisikoen bitartez.

Lege-proiektuaren I. eta II. tituluetan definitzen da arauak zein lanbide erregulatzen dituen; halaber, atribuzioak nahiz dagozkien prestakuntza-eskakizunak jasotzen dira.

Legearen III. tituluan, berriz, Nafarroan kirol-arloko lanbideetan lanean hasteko eta aritzeko baldintzak arautzen dira, eta, besteak beste, honako hauek bezalako gai ezberdinak jorratzen dira: Nafarroako Kirolaren Erregistroa, erantzukizunpeko adierazpena nahitaez aurkeztu beharra, kirol-arloko lanbidean aritzen direnek dituzten betebeharrak eta antzeko garrantzia duten bestelako gaiak.

IV. tituluan, Foru Legea betetzea bermatzera bideratutako zenbait arau-hauste eta zigor sailkatzen dira.

Alderdi nabarmenak

Nafarroan kirol-arloko lanbideetan lanean hasteko eta aritzeko gaur Foru Gobernuak onartutako Lege-proiektuak eremu soziala azpimarratzen du, bereziki genero-berdintasunari eta adin txikikoak babesteari dagokionean.

Genero-berdintasunari erreparatuta, diskriminazioa galaraztea aurreikusten da norgehiagoka maskulinoetan eta femeninoetan kualifikazioak eskatzerakoan. Horrez gain, neurri garrantzitsu bat jarri da berdintasuna sustatzearen aldetik, Kiroleko lanbideetan aritzeko.

Adin txikikoak babesteari dagokionean, neurriak hartu dira kirol-arloan profesionalek adin txikikoei egin dakizkiekeen sexu-abusuak prebenitzeko. Horretarako, aurreikuspenak sartu dira prestakuntza aldetik, protokoloak ezartzearekin batera fenomeno hori prebenitzeko eta horren aurrean erreakzionatzeko. Era beran, Erregistroan inskribatzea derrigorrezkoa izango da eta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztea ere bai.

Arauak osasunean eta segurtasunean ere arreta jartzen du, batez ere datuak erregistratzeari eta eskuratzeari eta lehen sorospenetan gutxieneko prestakuntza izatea eskatzeari dagokienean. Ildo horretan, Foru Legeak lanbide guztiei eskatzen die bihotz-biriketako bizkortze mailako prestakuntza izatea; gainera, prestakuntza hori aldian-aldian eguneratzera behartzen du. Halaber, boluntarioei prestakuntza-aldetik zer eskatu behar zaien arautzen du.

Bestalde, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren erregistroa aldatzea jasotzen da Legean, egun kirol-erakundeetara mugatzen dena. Horrela, arauaren bitartez, Nafarroako Kirolaren Erregistro bilakatuko litzateke, eta bi ataletan antolatua egongo da: Kirol Erakundeen Atala eta Kirol-arloko Profesionalen Atala.

Azkenik, proiektuan araua aplikatzen joateko progresibitatea jasotzen da, eta 2021eko irailera bitarteko epea jartzen du betetzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa