(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gehienez 40.000 euroko diru-laguntza Nafarroako Ardoaren Ibilbidea Produktu Klubaren handitze prozesua sendotzeko asteazkena, 2019.eko urtarrilak 23


Helburua kalitatea oinarrian izanik eta ardoaren kultura helmugatzat hartuz antolatutako eskaintza turistikoa eskaintzea da


Nafarroako Gobernuak Turismo eta Merkataritza Zuzendari Nagusiari Erdialdeko Garapen Partzuergoari 40.00 euroko diru-laguntza emateko baimena eman dio Nafarroako Ardoaren Ibilbidearen sendotze eta handitzeko ekintzak garatu ditzan. Hala onartu du gaur Gobernuko bilkuran.

Nabarmentzekoa da partzuergo horrek kudeatzen duela Nafarroako Ardoaren Ibilbidea, zeina 2016an Espainiako Ardoen Ibilbideen barruan zertifikatu zen (bi urtero berritzen da). Gainera, 2018an Ibilbidearen (27 upeltegi, 27 ostatu, 20 jatetxe, 6 ardotegi, aisialdiko 3 enpresa, 4 museo, ekintzen 3 enpresa eta nekazaritzako enpresa bat) handitze prozesuari ekin zieten klubeko partaideek, eskaintza garatu, sendotu eta handitzeko adostutako hitzarmenaren bitartez.

Klubeko kide dira, Erdialdeko Garapenerako Partzuergoa, Nafarroako Erriberako Garapenerako Estrategiaren Partzuergoa (EDER), Lizarraldeko Partzuergo Turistikoa, Xabierren Lurrak Partzuergo Turistikoa eta Nafarroako Jatorri Izendapeneko Kontseilu Arautzailea. Erdialdeko Garapenerako Partzuergoa Produktu Turistikoaren Klubaren koordinaziorako sortutako entitatea da eta eurena da ardura.

Diru-laguntza honen helburua “Nafarroako Ardoaren Ibilbidea” produktu turistikoa garatzea da, hala nola, klubean parte hartzen duten kideen kopurua gehituz eta daudenen sendotzea bultzatuz; izan ere, horrelako turismo eskaintza batek enpresa turistkoak eta bestelako agenteak ere batu behar baititu (upeltegiak, ardotegiak, espezializatutako dendak, etab.).

Proiektuak produktu turistikoa bultzatzea du helburu eta oinarritzat hartzen ditu Nafarroako ardoaren kultura, helmuga turistiko moduan dauden baliabideak antolatuz eta sektore turistiko eta enologikoaren artean elkarlana bultzatuz, eskaintza enoturistikoa sortuz.

2018an egindako ekintzak

Pasaden 2018an sentsibilizazio, formazio, promozio, salerosketa eta profezionalizaziorako ekintzak burutu ziren. Sentsibilizazio ekintzen artean turismo eta enologia sektoreko kideekin egindako lan eta informazio bilerak dira nabarmentzekoak.

Formazio eta profezionalizazioari dagokioean, enologiaren inguruko formazio saioak eskaini ziren (Nafarroako Jatorri Izendapeneko ardoen ezagutza ikastaroa, hostalaritzan ardoen erabilerak eta bertako produktuekin maridatzeak); kudeaketa eta antolaketan formazioa; eta produktu turistikoen sorreran ikastaroa.

Promozioa eta salerosketei dagokionez, webgunearen hobekuntza nabarmendu daiteke, argazki artxiboaren sorrera, sare sozialen mantentzea, Enoturismoaren Europako Egunaren antolaketa eta mahats-biltze eta dastaketen programen koordinazioa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa