(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismok 140.00 euro bideratuko ditu enpresa planak, azterketak eta diagnostikoen diru laguntzetarako asteazkena, 2019.eko urtarrilak 23


Tokiko entitate, merkatari elkarte eta txikizkako merkataritzako zein turismo sektoreko ETEei daude bideratuta 


Nafarroako Gobernuak gehienez 140.000 euroko diru-laguntza bideratu du, bakarkako ebaluazioaren erregimenean, merkataritza eta turismo arloan azterketak, planak eta analisiak egiteko. Hala onetsi du gaurko bilkuran. Diru-laguntza tokiko entitate, merkatari elkarte eta txikizkako merkataritzako zein turismo sektoreko ETEei dago bideratuta.

Deialdi honen bitartez, Nafarroako Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko 2018-2020 planeko hainbat neurri garatuko dira. Plan horrek txikizkako merkataritzaren garapenean dagoen edozein ordezkarik (tokiko entitate, enpresa edo elkarte) antolatzen dituzten ekintzak garatu aurretik egoeraren diagnostikoa jasotzea aurreikusten du, hala ekintza horiek zehaztutako helburuak lor ditzaten.

Era berean, Nafarroako Turismoaren 2018-2025 Plan Estrategikoak baliabide turistikoen kalitatea, jasangarritasuna eta irisgarritasuna hobetzeko xedez arloko enpresen ehuna lotzeko neurriak zehazten ditu. Plan horrek, gainera, sektoreko enpresen azterketa teknologikoa egiteko beharra jaso du.

Bide horretan, Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak, beharrezkotzat jo du “edozein entitateren ekintzak eragingarrioak egin daitezen antolaketa zuzena izatea”. Zentzu horretan, eta onetsitako deialdiaren hurrengo tramitazioaren ostean, diagnostikoen bultzada egitea, eta era ezberdinetako entitateek sektorean burutzen dituzten ekintzen antolaketen planifikazioa proposatu ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa