(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Argi berdea motibazio politikoko biktimen errekonozimendu eta erreparazioari buruzko foru-legeari asteazkena, 2019.eko urtarrilak 23


Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos–Ahal Dugu-Orain Bai eta Izquierda-Ezkerra alderdiek aurkeztu dute Parlamentuan


Foru Gobernuak gaurko bileran onartutako akordioaren bitartez adierazi du Eskuin muturreko Taldeek edo Funtzionario Publikoek eragindako motibazio politikoko biktimen errekonozimendu eta erreparaziorako foru-legearen proposamena aintzat hartzearekin ados dagoela. Proposamena Nafarroako Parlamentuan aurkeztu dute Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Izquierda-Ezkerra aldeek.

Ildo horretan, Foru Exekutiboak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, urte hauetan zehar, biktima guztiak artatzeko politika publikoak ezarri ditu, bakoitza bere testuinguru historikoan, araudian eta biktimologikoan kokatuta.

Beraz, biktimek egia, justizia eta erreparazioa izateko Nazioarteko Zuzenbideak arautzen duen eskubideari eta erakunde demokratikoek duten memoria-betebeharrari erantzuteko asmoarekin, Gobernuak ondorengoa adierazi du: “beharrezkoa da erakundeek beren erantzukizuna hartzea motibazio politikoko testuinguruetan Giza Eskubideen urraketa larriak jasan dituzten pertsonak artatzerakoan”.

Horrez gain, Exekutiboaren testuan ondorengoa gehitu dute: “ezinbestekoa da lan hori egitea gizarte zuzenagoa, etikoagoa eta demokratikoagoa eraikitzeko borondatearekin, Giza Eskubideen iraganeko urraketak berriro gerta ez daitezen”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa