(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

14 milioiko guztizko balioa duten laguntzak deitu dira Nafarroako I+G proiektu estrategikoetarako osteguna, 2019.eko urtarrilak 24


Lantegia Foru Komunitatean duten enpresak eta ikerketa zein zabalkunde erakundeak dira laguntzen onuradunak


Nafarroako Gobernuak enpresen eta ikerketa zein ezagutza zabaltzeko erakundeen arteko partzuergoei zuzendutako laguntza-deialdia ireki du, Nafarroarentzat estrategikoak diren ikerketa industrialeko nahiz garapen esperimentaleko proiektuak sustatzeko00. Proiektu hauek Nafarroako Espezializazio Adimenduneko Estrategiarekin (RIS3) lerrokatuta egon behar dute.

Eskabideak aurkezteko epea bihar ireki, ostiralez, eta martxoaren 7ra arte luzatuko da. Eskabideak era telematikoan aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuaren web atariko tramiteen katalogoaren bitartez. Proiektuak, nahitaez, laguntza-eskaera aurkeztu ondoren hasi eta 2021eko azaroaren 30a baino lehen bukatu beharko dira.

NAOn gaur argitaraturiko deialdi honen helburua Nafarroako Espezializazio Adimenduko Estrategian bildutako arlo ekonomikoen inguruko erronka hauek finantzatzea da: 0 isurketako ibilgailuak, irismen luzekoak eta teknologia aurreratukoak (VOLTA); energia berriztagarrien biltegiratzea, erabilera optimizatzeko (AERO); genomika eta medikuntza aurreratua (GEMA); elikadura pertsonalizatua eta jasangarria (ALPES), adimen artifiziala eta robotika industriarako eta gizarterako (IRIS), goraka ari diren ideia disruptibo aplikatuak (IDEA) eta bioteknologiako konponbide berritzaileak energiarako, osasun arloko erronketarako, industriarako eta nekazaritzako elikagaien industriarako (SIBERIA).

Proiektuek gutxienez milioi bat euroko aurrekontua izanen dute eta, nahitaez, enpresekiko eta gutxienez ikerketa zein ezagutza zabaltzeko Nafarroako erakunderen batekiko lankidetzaz egin beharko dira. VOLTA, AERO, ALPES, IRIS eta SIBERIA erronkei loturiko ekimenen kasuan partzuergoan gutxienez hiru enpresak parte hartuko dute, eta horietako batek gutxienez ETEa izan behar du. GEMA proiektuari dagokionez, gutxienez enpresa batek eta Nafarroako ospitale edo klinika batek parte hartuko dute. Azkenik, IDEAko proiektuen kasuan, aurkeztutako proiektuak gutxienez enpresa baten parteidetza izango du.

2018an diruz lagundutako proiektuak

2018ko deialdian laguntzak banatu ziren VOLTA, AERO, GEMA eta ALPES erronketan. Deialdi hartara hamaika proiektu aurkeztu ziren, eta horietatik zortzik dirulaguntza jaso zuten, 9.182.407 euro guztira.

Erronkei erreparatuta, GEMA izan zen laguntzarik handiena jaso zuena: 3.741.019 euro sei ikerketa-erakunde eta bost enpresa partaide zituzten hiru proiektutarako. Ondoan dago AERO erronka, 2.406.562 euroko laguntzarekin, lau ikerketa-erakunde eta hamabi enpresa kide zituzten bi proiektutarako.

ALPES erronkari dagokionez, aurkezturiko bi proiektuek 1.937.390 euroko laguntza jaso zuten, hamaika enpresa eta lau ikerketa-erakunde partaide zituela. Azkenik, VOLTA erronkan, ikerketa-erakunde bat eta lau enpresa kide zituen proiektu bat onartu zen, 1.097.436 euroko guztizko laguntzarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa