(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bigarren Hezkuntzako hiru ikasle arin zauritu dira Ibirikun mikrobusa irauli ostean osteguna, 2019.eko urtarrilak 24


Agoitzeko ikasleak Iruñerriko institutuetara zeramatzan autobusa bidetik atera da NA-150 errepidean Ibirikun


minibus

Ibirikun istripua izan duen mikrobusaren irudia. ( irudia handitu )

Bigarren Hezkuntzako hiru ikasle arin zauritu dira Iruñerriko institutuetara zeramatzan mikrobusa irauli ostean. Gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du elurretan irrist egitean NA-150 errepidean goizeko 07:20ean Ibirikun.

Oroz enpresako mikrobusa, Agoitzeko ikasleen gurasoek kontratatua, Agoitz eta Iruñea arteko bidea egiten ari zen. Arin zauritutako gazteak Nafarroako Ospitale Gunera eraman dituzte. 16 eta 17 urteko A..E.A eta I.G.C ikasleek kontusioak izan dituzte eta 16 urteko O.O.Ak lepauztaian apurdura. Hiruak NOGen balorazio prozesuan daude eta aurki alta jasoko dute.

Mikrobusean guztira Iruñeko Plaza de la Cruz BHI, Basoko BHI, Cuatro Vientos BHI eta Salesianos ikastetxeko eta Barañaingo Alaitz BHIko 7 ikasle zihoazen.  

Bertaratutako baliabideak

Istripuaren gunera oinarrizko anbulantzia bat eta medikalizatutako Nafarroako Suhiltzaileen zerbitzuko anbulantzia bat bertaratu dira, suhiltzaileen beste bi patruila eta Foruzaingoaren bi patruilekin batera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa