Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Horrela, herritarrek ez dute Lizarrara joan beharrik izango, Dominguez kontseilariak nabarmendu duenez, obretan nahiz ekipamenduan egindako 297.000 euroko guztizko inbertsioari esker
Transcripción textual del video
Osasun kontseilari Fernando Domínguezek San Adriango Osasun Zentroan bisitatu ditu gaur goizean, San Adriango oinarrizko eremuko zein Andosilla, Carcar eta Azagrako 13.749 biztanleri zerbitzua emango dieten Erradiologia atal sortu berriko instalazioak. 297.064 euroko guztizko inbertsioari esker, eskualde honetako herritarrek osasun zerbitzuetara duten irisgarritasuna hobetu du, probak egiteko Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitalera joan beharrik izan ez dezaten.
Domínguez kontseilaria, osasun-pertsonala eta tokiko agintariak, instalazio berriak dituen San Adriango Osasun-Etxearen aurreko aldean.
(
irudia handitu
)
Osasun kontseilari Fernando Domínguezek San Adriango Osasun Zentroan bisitatu ditu gaur goizean, San Adriango oinarrizko eremuko zein Andosilla, Carcar eta Azagrako 13.749 biztanleri zerbitzua emango dieten Erradiologia atal sortu berriko instalazioak. 297.064 euroko guztizko inbertsioari esker, eskualde honetako herritarrek osasun zerbitzuetara duten irisgarritasuna hobetu du, probak egiteko Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitalera joan beharrik izan ez dezaten.
Lehen Mailako Arretaren eta osasun zentroen artatze-gaitasuna areagotzeko bultzatu diren ekimenei atxikita, zerbitzu hau abian jartzean, herritarren osasun arloko beharrak artatuko dira, zerbitzu “efikazak, eraginkorrak eta kalitate integral bikainekoak” eskainiz, Domínguez kontseilariak adierazi duenez.
Kontseilariarekin batera izan dira Lizarrako Osasun Eremuko kudeatzaile Marisa Hermoso de Mendoza eta Lizarrako Osasun Eremuko Lehen Mailako Arretako zerbitzuburu Nancy Gonzalo; Lizarrako Ospitaleko Erradiologiako buru Teresa Atondo; Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuko eta Zerbitzu Orokorretako buru Luis Sagasti; San Adriango Oinarrizko Eremuko zuzendari Ángel Sanjurjo; eta San Adrian, Andosilla, Azagra eta Carcarreko alkateak dien Emilio Cigudosa, José Manuel Terés, Ignacio Gutierrez eta Teresa Insausti, hurrenez hurren.
297.000 euro obretarako eta ekipamendurako
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 297.064 euroko guztizko inbertsioa egin du Erradiologia ekipo berria finkatzeko. Horretarako, eraikina 32 metro koadro gehiagorekin handitu behar izan da, eta horrekin batera, pazienteak arropaz aldatzeko 2,45 metroko bi kabina eraiki dira, baita 4,55 metro koadroko kontrol-gunea Erradiologiako Teknikari Espezialistarentzat eta 21,7 metro koadroko areto berria ere. Obra hauetara 103.464 euro bideratu dira; horietatik, 14.420 euro beruneztatze lanetarako, 40.842 euro instalazioetarako eta 48.202 euro igeltserotza-lanetarako.
Erradiologia zerbitzuko instalazio berriei egindako bisita.
(
irudia handitu
)
Inbertsioaren gainerako dirua, 193.600 euro, izpi aparatua erosteko erabili da. se ha destinado a la adquisición del aparato de rayos. Discovery XR656+ deritzon General Electric Healthcare España enpresaren modeloa da. Erradiologia kobentzionaleko ekipo robotizatu honek moldaerraztasuna eta ergonomia uztartzen ditu eta aparatuaren posizionamendu automatikoa ahalbidetzen du, irudien abiadura eta kalitatea nabarmen hobetuz. Ekipoa tomosintesiaz hornituta dago -3Dko datuen atzipen bolumetrikoa erraztuz-, baita telemetriaz ere -irudi bakar batean luzera handiagoko alde anatomikoak bistaratzeko aukera emanez- eta pazienteak proba egitean jasan duen erradiazio dosia ezagutzea ahalbidetzen du. Ekipoa abian jartzeko, Erradiologiako Teknikari Espezialistaren lanpostu bat sortu da.
Zentroaren datuen arabera, agendak egunero 35 paziente baino gehiagori arreta emateko artatzeko gaitasuna du eta Erradiologiako ekipoa patologia muskuloeskeletikoak, bizkarrezurrekoak barne, toraxari dagozkion patologiak (arnas prozesuak, pneumoniak, etab.) eta abdomeneko patologiak baloratzeko diseinatuta dago, larrialdietako kasuekin batera. Arreta ordutegia 08:00etatik 15:20ra bitartekoa da lanegunetan.
Horiekin batera, maiztasun txikiagoko beste erradiografia mota batzuk ere egingo dira, burezurrekoak eta aurpegikoak barne. Probak ez dira formato fisikoan egiten, formato digitalean baino, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren sareko edozin puntutatik bistaratu ahalko dira.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen