(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak greba deialdia indargabetzeko eskatu dio Medikuen Sindikatuari elkarrizketei ekin baino lehen ostirala, 2019.eko urtarrilak 25


Datozen orduotan, departamentuak oinarrizko dokumentua eta bileren egutegia helaraziko dizkio NMSari.


Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak beste bilera bat egin du Nafarroako Medikuen Sindikatuaren (NMS) ordezkariekin kolektiboaren erreibindikazioak aztertzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko medikuen artean deitu dituen lanuzteen harira.

Topaketan, departamentuak akordioak lortzeko borondatea duela berretsi du eta elkarrizketa prozesu azkarra garatzeko konpromisoa hartu du kolektiboaren aldarrikapenak eztabaidatzeko. Nolanahi ere, greba deialdia bertan behera uzteko eskatu dio NMSari elkarrizketa prozesuari ekiteko aldez aurreko baldintza gisa.

Bestalde, Nafarroako Medikuen Sindikatuak greba deialdia indargabetzeko erabakia kolektibo profesionalaren esku uzteko konpromisoa agertu du, baldin eta Osasun Departamentuak idatziz berehalako elkarrizketa egutegia zehazten badu, haien aldarrikapenei erantzuten saiatzeko konpromiso formalak tarteko.

Sindikatuak egindako eskaerari erantzunez, departamentuak bere gain hartu du, NMSari datozen orduotan elkarrizketen egutegi proposamena zehaztu eta lege nahiz eskuduntza arloko mugen barruan elkarrizketa horietan erabili beharreko metodologia eta eragin-eremua planteatzeko oinarrizko agiria helarazteko konpromisoa.

Osasun kontseilari Fernando Domínguezek departamentuak hitz egiteko asmoa duela berretsi du eta kolektibo profesionalaren erantzukizuna aipatu du, medikuen grebak herritarrentzako osasun zerbitzuan eragin ohi duen narriadura garrantzitsuagatik.

Osasun Departamentuaren iritziz, ezinbestekoa da, gailur epidemikoa iristeko zain duen gripearen egungo epidemian medikuen greba deialdiaren egokitasunaz berriz ere gogoeta hartzea. Aurreikuspenen arabera, gripearen intzidentzia oso altua izanen da, gutxienez ondorengo lau asteetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa