(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren partaidetza duen «TRANSports» erakusketa inauguratu da Baionan
ostirala, 2019.eko urtarrilak 25


Zenbait garraiobide kirol nola bihurtu diren aztertzen du erakusketak eta Nafarroako Artxiboan ikusi ahal izango da udan


Herrera kontseilaria erakusketaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrera TRANSports erakusketaren inaugurazioan izan da, Baionan. Erakusketak Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren partaidetza du eta kirol bihurtu diren garraiobideei buruzkoa da. Foru Komunitateaz gain, Pirinio Atlantikoek, Gipuzkoak eta Huescak ere hartzen dute parte.

Ekainean, Nafarroako Artxiboan izango da erakusketa. Argazkiak, testu-dokumentuak eta filmak ez ezik, Nafarroako dokumentu-ondarearen lagin esanguratsuak ere eskainiko ditu.

Gai gisa, zortzi kirol aukeratu dira: atletismoa, automobilismoa, hegazkintza, arrauna, eskia, hipika, mendizaletasuna eta txirrindularitza. Erakusketan parte hartzen duten lurraldeek kirol horiei buruz dituzten dokumentuak bildu dira, eta, haietan oinarrituta, erakusketaren bereizgarri den jarraitutasun-diskurtso bat sortu da. Erakusketak XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera arteko garaia aztertzen du.

Nafarroak eskainitako dokumentuen artean, zenbait argazki nabarmendu behar dira, hala nola hauenak: Altsasuko korrikalari batzuk, 1905 aldera (Echagüe funtsetik hartua); 1933an egindako oinezko lasterketa baten irabazlea, helmugara iristen, Iruñeko Gazteluko Plazara; pilotu bat eta hegazkinak 1930eko sanferminetako hegazkintza-jaialdian; Styl taldea 1930eko Euskal Herriko VII. Itzulian (hiruak Galle funtsetik hartuak); eta Alberto Oficialdeguik eta beste apaiz batzuek Sarbil mendikateko Peña de los Canteros mendira egindako ibilaldia, 1920 eta 1940 artean (Alberto Oficialdegui funtsetik hartua). Horretaz gain, erakusketak dokumentu grafikoak eta testualak ere baditu; besteak beste, hauek: 1968ko Euskadiko eta Nafarroako Nazioarteko IX. Rallyaren ibilbidea, Iruñeko hipika-lehiaketa orokorraren liburuxka (1912koa, Alfontso XIII.a buru izan zuena), eta Navas de Tolosako guduaren VII. mendeurrena zela-eta 1912an antolatutako txirrindulari-lasterketaren programa.

Bestalde, Nafarroako Artxiboak batez ere hegazkintza eta txirrindularitza landu ditu, eta testuak oro har koordinatzeaz eta harmonizatzeaz (idazkerari eta hizkerari dagokienez) arduratu da, erakusketako paneletan eta katalogoan sartzeko.

Erakusketaren proiektua 2016an Nafarroako Artxiboaren eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Artxiboaren artean hasitako lankidetzaren testuinguruan sortu zen. Lankidetza horren helburua kultura-bitartekaritzako ekimenak martxan jartzea izan zen, artxiboetako dokumentu-ondarea ezagutarazteko asmoz. 2018an, lurralde mugakideetara zabaldu zen, eta gonbidapena bidali zitzaien Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxibo Zerbitzuari, Huescako Diputazio Probintzialeko Artxiboari eta Fototekari eta Huescako Artxibo Historiko Probintzialari. Horrela, ekimena ibiltaritzarantz bideratu zen; horri esker, erakusketa hain lurraldetan izango da 2019an.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa