(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eskola-bizikidetza hobetzeko programa ezberdinen berri emango du arrazismoa eta xenofobia prebenitzearen eta detektatzearen inguruko mintegian ostirala, 2019.eko urtarrilak 25


Mintegiaren programan Nafarroako Gaz Kaló elkarteak ere parte hartuko du; mintegiari hasiera hilaren 28an emango zaio Iruñeko Planetarioan


Hezkuntza Departamentuak Foru Komunitatean eskola-bizikidetza eta hezkuntza-inklusioa hobetzeko jada burutzen ari diren programa ezberdinak ezagutzera emango ditu. Hain zuzen ere, “Arrazismoaren, xenofobiaren eta bestelako intolerantzien prebentzioa eta detekzioa" sentsibilizazio-mintegiaren barruan egingo du. Hitzorduan, halaber, Nafarroako Gaz Kaló Elkarteak parte hartuko du. Parte hartu nahi duten pertsonek hilaren 27ra bitarte eman dezakete izena.

Mintegiaren helburu nagusia da irakasleak, familiak eta gainerako hezkuntza-komunitatea sentsibilizatzea geletan arrazakeria, xenofobia eta bestelako intolerantzia-moduak prebenitzearen eta detektatzearen inguruan. Era berean, eskola-komunitateei erremintak eman nahi zaizkie diskriminaziozko portaerak eta portaera intoleranteak identifikatzeko, edota estrategia ezberdinak ikastetxeetan berdintasuna sustatzeko, hezkuntza-praktikako esperientziak trukatuaz eta partekatuaz.

Nafarroari dagokionean, hitzorduak aukera emango du, baita ere, Estatuko beste erakundeei Foru Komunitateko programa ezberdinak ezagutzera emateko; hala nola, eskolako bizikidetza eta hezkuntza-inklusioa hobetzeari buruzkoak (adibidez, ijitoekin burututakoak Rizoma proiektuaren bitartez); memoria, bakea eta bizikidetzaren aldeko eskolen programak, edo Proeducar-Hezigarri programa, eskola-eredu inklusiboa bultzatzen duena eta jada arrakasta lortu duena herri ezberdinetan.

Hezkuntza Departamentuak, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Prebentziorako Behatokiarekin (OBERAXE) eta Hezkuntza Berrikuntza eta Ikerketako Zentro Nazionalarekin (CNIEE) batera antolatutako jardunaldiak urtarrilaren 28an eta 29an egingo dira Iruñeko Planetarioan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa