(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Txikizkako merkataritza sustatzeari buruzko jardunaldia, Sustapen Ekonomikoko ostiraletan astelehena, 2019.eko urtarrilak 28


Sektorearen Sustapen Planaren 2018ko emaitzak eta 2019rako programa aurkeztu dira


Nafarroako Txikizkako Merkataritza Hurbila Bultzatzeko Planaren barruan, Garapen ekonomikoaren ostiralak hitzaldi-zikloan, 2018an ezarritako neurriak eta sektorearen aurtengo itxaropenak aztertzeko bilera egingo dute, ostiral honetan (otsailak 1), 12:00etan, Kondestablearen jauregian.

Bertaratu nahi duenak esteka honetan izena eman dezake.

Maitena Ezkutarik Turismo eta Merkataritza Saileko zuzendariak emango dio hasiera ekitaldiari, eta, gero, Margari Cuelik Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren zuzendariak, Merkataritza Hurbila Bultzatzeko Plana azalduko du, landa-merkataritza oinarri hartuta. Negozio-eredu honen bueltan arituko dira jardunaldiaren lehen partean. Pilar Telletxeak CEINen Enpresen Sorrera Eremuko arduradunak 2018ko kanpainaren emaitzak eta laneko metodologia azalduko ditu eta Marian Zestauk CEDERNAren garapen-agenteak Baztanen eta Olga Garcíak Nafarroako Erdialdeko garapen-agenteak garapen agentziek merkataritzan duten egitekoa azalduko digute.

Bi ekintzailek pasadan urtean hasitako esperientzia kontatuko digute, Koldo Uribek Altxujo Dendako kudeatzaileak Erratzun eta Mayte Iriartek Erletxi Dendako kudeatzaileak Otsagabian, hain zuzen ere.

Ekitaldiaren bigarren partean, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasunari buruz mintzatuko dira. Juan Carlos Vicuñak Merkataritzaren Antolamendua eta Artisautza eta Laguntza Ekonomikoen Ataleko buruak emango dio hasiera. Gero, Eva Fontechak Nafarroako Ganberaren Prestakuntza eta Laneko teknikariak Diagnostiko Komertzialak programaren emaitzak aztertuko ditu. 2018ko Diagnostiko Programako bi kidek ere hitz egingo dute, María Mendíak la Tienda de Fran establezimenduaren jabeak Artaxoan eta Iñaki Morrásek Floristería Torrens loradendaren kudeatzaileak Iruñean.

Azkenik, jardunaldiari amaiera emanez, Margari Cuelik 2019rako laneko programa azalduko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa