(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoak 50 urte bete ditu astelehena, 2019.eko urtarrilak 28


Horren kariaz, aurten programatuko diren ekitaldien artean, nazioarteko kongresu bat eta Nafarroako Artxiboan egin beharreko erakusketa bat nabarmen daitezke


“Fontes Lingua Vasconum”-en 50. urteurreneko ekitaldien aurkezpenean Ekaitz Santazilia, Mikel Arregi eta Dori López Jurio. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak argitaratzen duen Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoak 50 urte bete ditu. Horren kariaz, Nafarroako Gobernuak, Euskabidearen eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 2019an antoaltuko diren hainbat ekitaldi eman ditu ezagutzera; horien artean, nazioarteko kongresu bat, erakusketa bat edota dibulgazio bideo bat.

Aurkezpenean parte hartu dute Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregik, Kulturako zuzendari nagusi Dori López Juríok eta argitalpenaren zuzendari Ekaitz Santaziliak.

Mikel Arregiren esanetan, 1969an sortu zenez geroztik, eduki enpirikoak nahiz teorikoak biltzen dituen argitalpen hau “nazioarteko aldizkari zientifikoen betekizun eta estandarretara egokituz joan da, euskal hizkuntzalaritzaren arloan dagoen erreferentziazko argitalpenetako bat bihurtu arte”. Aldizkaria nagusiki komunitate zientifikoari zuzenduta dagoen arren, helburua “herritar guztiengana iristea da”, zuzendari kudeatzaileak adierazi duenez.

Horretarako, aldizkaria urteurren honetan nabarmendu eta bistaratu nahirik, nazioarteko kongresua eginen da martxoaren 6 eta 7an Iruñean, euskal hizkuntzari buruzko ikerketa eremu desberdinetan lortutako azken emaitzak aurkeztu eta diziplina honetan erabil daitezkeen metodo eta tresna berriak ezagutzera emateko.

Bestalde, otsailaren 15etik martxoaren 31ra bitartean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko kriptan, aldizkariari buruzko erakusketa izanen da ikusgai, 50 urte hauetan argitaratu diren zenbait lanen jatorrizko agiriak bilduz. Horren harira, Kulturako zuzendari nagusi Dori Lopez Juríok gogoratu du, ikerketa arloko artikuluekin batera, Fontes Linguae Vasconum aldizkariak han-hemenka sakabanatuta eta bereziki Nafarroako artxibo eta bildumetan gordeta zeuden euskarazko testu zaharrak bildu, ikertu eta argitaratzeari ekin diola, ikertzaileei horietarako sarbidea erraztuz.

Erakusketa

López Juríok adierazi duenez, erakusketa astelehenetik igandera bisitatu ahalko da, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean, eta zazpi bloke tematiko izango ditu:

1. “Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren sorrera”. FLVaren sorreraren testuingurua irudikatzen duten agiriak biltzen ditu; hala nola, Diputazioak eratu zuen Euskara Sustatzeko Atala, etab.

2. “Testurik zaharrenak”. Nafarroan kontserbatu diren euskarazko agiririk zaharrenen hautaketa.

3. “Desagertutako aldaerak”. Dagoeneko desagertuta dauden euskalkietan idatzitako testuak.

4. “Euskara bereziki aberatsa eta interesgarria”. Atal honetako testuen euskarak garrantzi eta aberastasun berezia dute euskararen historiaren ezagutzari dagokionez.

5. “Euskara idatzia, erlijioaz haratago”. Euskarazko testuak normalean erlijioari buruzkoak izanik, atal honetan bestelako dokumentuak bildu dira.

6. “Hizkuntzari buruzko hausnarketa”. Multzo honetako agirietan, euskarak bertako zein atzerriko ikertzaile eta hizkuntzalariengan piztutako jakinmina egiazta daiteke.

7. “Euskal Filologia”. Euskal Filologiako ikasketen azken urteotako bilakaera ikusgai.

Bestelako ekintzak

Aurkezpean, halaber, otsailetik aurrera ezagutzera emango diren dibulgazio arloko beste ekintza batzuk aurreratu dira; hala nola, Juan de Amendux iruindarrak XVI. mendean idatzi eta Nafarroako Artxiboan kontserbatu den epitafioari musika eta irudia jarriko dizkion bideoklipa.

Bideoa Iratxeko monasterioko klaustroan filmatu da eta musikarako Luys de Narváezen (1500-1555) “La canción del Emperador” (Enperadorearen kantua) lana egokitu da. Doinu hau Valladoliden argitaratu zen 1538an, bihuela jotzen ikasteko liburu batean. Hauexek dira parte hartu duten musikariak: Mohamed Boujalal (arabiar lautea); Maitena Duhalde (ahotsa); Catalina Escobar (biolina); Virgile Guglielmi (biolina); Benoit Lamerain (gitarra barrokoa); eta Marie Laurence Tauziede (viola da gamba).




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa